Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Ehun Pareak

Ehun Pareak Baionako Kontseilu Nagusiaren izena da. Erakundea Ingalaterrako errege Joan Lurgabearen eta Akitaniako dukearen garaian abiarazi zen, 1215eko apirilaren 12an. Arroxelari emaniko hiri-gutun berbera eman zion Baionari.

Honela banatzen ziren Ehun Pareak: alkatea, hamabi zinegotzi, hamabi kontseilari eta hirurogeita hamabost pare. Ehun Pareen bilerak centeye edo zendea izena zuen (latinez: centena). Baionako lurjabeak eta burgesak ziren Ehun Pareen elkarteko kideak eta beren artean aukeratzen zituzten alkatea, kontseilariak eta zinegotziak. Ehun Pareek Baionako legeak eta araudiak egiten zituzten, eta haien kargu zegoen justiziaren administrazioa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya