Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1944. urtea, Espainiako Gerra Zibila ondorengo garaia. Ofelia (Ivana Baquero) izeneko neskatoa eta haurdun dagoen bere ama Carmen (Ariadna Gil), Carmenen senar berria den Vidal (Sergi López) gudaroste frankistako kapitaina bidali berri duten herrixka batera bizitzera joango dira, Vidal kapitaina gizon zitala da eta ez du neskatoarengatik inongo maitasunik erakusten. Goi-karguek Vidali emandako misioa eskualde hartako mendietan ezkutaturik dauden errepublikar erresistentziako azken kideak akabatzea izango da. Filma honetako beste pertsonaia garrantzitsuak Mercedes (Maribel Verdú) giltzazaina eta Carmenen osasun kaskarraz arduratuko den medikua (Alex Angulo) izango dira. Gau batez, Ofeliak labirinto baten hondakinak aurkituko ditu, bertan fauno (Doug Jones) bat topatuko duelarik, neskatoari iragarpen harrigarria egingo dion izaki bitxia: neskatoa zinez prontzesa bat da, bere odoleko azkenekoa, eta beretarrak duela denbora askotik beraren zain daude. Erresuma magiko horretara itzuli ahal izateko, neskatoak hiru froga gainditu beharko ditu.