Elam (sumerreraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1]Tigris ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Jentilizioa elamdar da.[2]
Elamdarrek berezko hizkuntza batez hitz egiten zuten, idazkera kuneiformez idazten zena; honen lekukotasunek K.o. IV. mendera arte irauten dute. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).
Atta-Khumma-In-Shushinak eta Khumbanigash II (K.a. 653-651).
Atta-Khumma-In-Shushinak eta Tammaritu (K.a. 651-649).
Atta-Khumma-In-Shushinak eta Indabigash (K.a. 649-648).
Indabigash (K.a. 648-647).
Khumma-Khaldash III (K.a. 647-644).
Hizkuntza
Elamera tradizioz hizkuntza isolatua dela uste da, eta inguruko hizkuntza semitikoekin, bera bezala isolatuak diren sumererarekin,kasitarekin eta hurrierarekin, bai eta beranduago Elam eskualdean K.a. 6. mendean nagusi izatera iritsi ziren indoeuroparIrango hizkuntzekin zerikusirik gabekoa. Asiriako eta Babiloniakoakadiar semitikotik egokitutako idazkera kuneiformean idatzi zen, nahiz eta dokumenturik zaharrenak "elamera lineala" delako idazkera nahiko ezberdinean idatzi ziren. 2006an antzeko idazkera batean egindako bi inskripzio are zaharrago aurkitu ziren Jiroft-en, Elam-en ekialdean, eta arkeologoek elamera lineala jatorriz ekialdetik Susara hedatu zela espekulatu zuten. Badirudi "aitzin-elamera" izenaz ezagutzen den lehenagoko idazkeratik garatu dela, baina adituak ez daude ados idazkera hori elamera ala beste hizkuntza bat idazteko erabili zen, oraindik deszifratu gabe baitago. Hizkuntzaren hainbat garai daude lekukoturik; lehena K.a. hirugarren milurtekokoak dira, eta azkena Akemenestar Inperiokoa.
Hizkuntzalari gehienek elamera hizkuntza isolatutzat hartzen duten arren, aditu gutxi batzuek, hala nola David McAlpine-k, proposatu dute elamera hizkuntza drabidikoekin lotuta egon litekeela. Hipotesi honi (hizkuntzalarien kritika sendoak jasan dituena) hizkuntza elamo-dravidikoak izena eman zaio.
Aipamenak Biblian
Bibliak aipatzen du - Génesis 5:32,10:22 - Elam Semen (Noeren semea) semeetako bat zela. Bertset horiek semiten jaioterrira, Mesopotamiara eta Arabia ekialdera eramaten dute irakurlea. Elam mendebaldean Tigris beherearekin eta ipar-ekialdean Mediarekin muga egiten zuen eskualdea zen. Susa, Elamgo antzinako hiriburua (cf. Dn 8:9), geroago Persiar Inperioko hiriburuetako bat bihurtu zen (ikus, adibidez, Est 1:2). Horrez gain, Elamek badu bere profezia —Jeremías 49, 34. bertsetetik aurrera—, non Jehobak gaitzak bidaltzen dizkion herri honi, denboraren amaieran berriro elkartuko dituela zin eginez.