Geometrian, elipsea bi puntu finkoetarako distantzien batura konstantea duten planoko puntu guztien leku geometrikoa da. Aldi berean, kono bati ebakidura zeihar bat egitean agertzen den kurba da. Horrela, elipsea konika-mota bat da, parabola eta hiperbola bezala. Zirkunferentzia elipse berezi bat da, zeina konoari ebakidura zuzen bat eginez agertzen den.
Errealitatean maiz agertzen den kurba bat da. Horrela, eguzki-sistemakoplanetek elipse motako orbita batean zehar egiten dute bira eguzkiaren inguruan. Zirkunferentzia bat proiektatuz sor daitekeen kurba ere bada elipsea.
Elipse bateko puntuetatik F1 eta F2 bi puntu finkoetarako distantzien batura berdina da beti. Bi puntu finkoei foku deritze.
Elipsea kono bat plano zeihar batez ebakitzean sortzen den konika da.
Saturnoko eraztunek zirkunferentzia bat osatzen dute, baina proiekzio efektu bat dela eta, zeihar behatzen badira, elipse moduan agertzen dira.
Elipsearen zentroa 0 puntuan kokaturik, ardatz nagusia-atik ara doan zuzenkia da eta ardatz txikia-btik bra doana. Bi ardatzak elkarzutak dira eta elipsearen simetria-ardatzak dira gainera.
Fokuak-c eta c puntuetan kokaturik daude, zentrotik distantzia berera. Elipseko puntu orotik bi fokuetara dagoen distantzien batura bat dator ardatz nagusiaren luzerarekin: 2a. Gainera, berdintza hau betetzen da: a2+b2=c2.
Elipsearen eszentrikotasuna honela definitzen da: e=c/a. Beraz, c=ea betetzen da. Eszentrikotasuna zenbat eta txikiagoa izan, elipsea orduan eta borobilagoa da.
Zuzentzaileak-D eta D dira eta fokuen bertikaletik elipsearen zuzen tangenteak ardatz nagusiarekiko ebaki-puntuan altxatzen diren elkarzutak dira. Gainera, eszentrikotasuna zuzentzaileen arteko distantziaren eta ardatz nagusiaren luzeraren arteko konstante proportzionala ere bada: e=2a/2d=a/d.
Elipsearen ekuazioak
Ekuazio kanonikoa
Elipsearen ekuazio kanonikoa bere ardatzak abzisa eta ordenatuen ardatzekiko paraleloak direnean erabiltzen da.
Elipsea ardatz nagusia X ardatza bada eta zentrua (0,0) puntuan ez badago:
Elipsearen ardatz nagusia X ardatza bada eta zentrua (0,0) bada:
Elipsearen ardatz nagusia Y ardatza bada eta zentrua (0,0) puntuan ez badago:
Elipsearen ardatz nagusia Y ardatza bada eta zentrua (0,0) bada:
Frogapena, ardatz nagusia X ardatza izanik, puntu batetik fokuetarako distantzien batura erabiliz egiten da:
elipsearen puntu batetik eta fokuetarako distantzien batura konstantea eta ardatz nagusiarekin bat datorrenez:
bigarren erroa beste aldera eraman ondoren, karratura berretuz:
erroa bakanduz eta laburtuz:
bi aldeak karratura berretuz eta laburtuz:
aldaketa eginez:
Zentroa puntuan dagoenean nahikoa da, zentroa jatorria bihurtu eta aldagai-aldaketak erabiliz, aurreko formula erabili eta ondoren, aldagai-aldaketa desegin. Ardatz nagusia bertikala denena, eta aldagaiak aldatzea besterik ez da egin behar.
ardatz txikiaren luzera da, eginez, elipseko puntuen arteko aldea, hain zuzen.
Lau puntuetatik igarotzen den elipsea
Konziklikoak ez diren, hots, zirkunferentia berean ez dauden lau puntuetatik elipse bakarra igarotzen da. Puntuak izanik, determinante hau garatuz eratzen da elipsearen ekuazioa: