Elizabeth Phillips Hughes (1851ko uztailaren 12a - 1925eko abenduaren 19a) Galesko emakume pedagogoa izan zen. Emakumeen heziketaren alde zegoen eta horri ekin zion bizitza osoan.[1]Merch Myrddin izengoitia erabili zuen.
Biografia
Elizabeth Hughes Carmarthenshiren jaio zen, 1851an. Txikitan oso ikaskuntza mugatua jaso zuen. Gerorago eskola pribatu batera joateko aukera izan zuen. Cheltenham Ladie's Collegen maistra izateko ikasketak jaso zituen. Cambridgeko Unibertsitatean, Newnham Collegen ikasi zuen, 1871n sortutako erakundean. Bera izan zen unibertsitateko lehen emakumea klaseak ematen.[2] 1884an, Unibertsitate bereko Training College for Womenen zuzendaria izendatu zuten; instituzio hori gero, bere oroimenez, Hughes Hall izenarekin ezagutu zen.1899an, Cambridge utzi eta Galesera itzuli zen; bere herrian ere emakumeen irakaskuntza hobetzeko ahaleginak egin zituen, bereziki bigarren hezkuntzan.
Erreferentziak
Kanpo estekak