Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Elizabeth Jenkins

Elizabeth Jenkins
Bizitza
JaiotzaHitchin1905eko urriaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2010eko irailaren 5a (104 urte)
Familia
AitaJames Heald Jenkins
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNewnham College
St Christopher eskola
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta biografoa
Jasotako sariak

Find a Grave: 58419586 Edit the value on Wikidata

Margaret Elizabeth Jenkins (Hitchin, 1905eko urriak 31 – 2010eko irailak 5) idazle ingelesa izan zen, eleberrigile eta biografoa. Guztira, eleberri eta biografia ugari idatzi zituen, esate baterako, Jane Austen, Henry Fielding, Lady Caroline Lamb, Joseph Lister eta Elisabet I.a Ingalaterrakoaren biografiak[1].

Elizabeth Bowenek 1954an esandakoaren arabera, Elizabeth Jenkins bizirik ziren eleberrigile nabarmenetako bat zen."[2]

Biografia

Lehen urteak

Elizabeth Jenkins Hitchinen (Hertfordshire)n jaio zen 1905eko urriak 31n.

Gurasoak izan zituen Theodora Caldicott Ingram eta James Heald Jenkins, pedagogoa (Caldicott eskola sortu zuena 1904an emaztearen omenez).[3]

Eskolara joan zen Modern School-en (‘Eskola Modenoa’) eta St. Christopher eskolan, Letchworthen.[3]

1921etik emakumeentzat zen Cambridgeko Unibertsitateko Newnham Collegeean ikasi zuen, ingelesa eta historia,[3], nahiz ezin zuten unibertsitate titulua jaso 1948 arte.

Ingeles irakaslea bihurtu zen 1929an The King Alfred eskolan Highbridgen (Hampstead).

1939an, Bigarren Mundu Gerra hastean, irakasle lanpostua utzi eta errefuxiatu juduak eta Londresko bonbardaketen biktimak laguntzen hasi zen, Assistance Board delakoarentzat. Ondoren, kudeaketa postuak izan zituen Britainia Handiko Merkataritza eta Informazio Ministerioetan.[4]

Gerra ostean, Gollancz argitaletxerentzat irakurle lanak egin zituen (besteak beste, John Brainen Room at the Top eleberria argitatzea gomendatu zuen).[5]

Azken urteak

Britainiar Inperioaren ohoreak jaso zituen 1981an.[6]

2004an bere memoriak idatzi zituen The View from Downshire Hill izenarekin (‘Downshire Hilletik ikuspegia’) Hampsteadeko bere etxearen omenez.[7] She moved into the house in 1939an joan zen etxe hartara bizitzera eta gerraosteko urteetan erositako Erregentzia estiloko altzariekin apaindu zuen.[4]

Elizabeth Jenkins 104 urterekin hil zen 2010eko irailaren 5ean Londresko Hampsteadeko egoitza batean, hilaurreko urteetan bizi izan zen lekuan.[3]

Ez zen sekula ezkondu.[3] Virginia Nicholsoni esan zion erditzeari beldurra ziola.[2]

Lana

Eleberrigilea

Pernel Strachey Newnham Collegeko dekanoaren bidez, Edith Sitwell eta Virginia Woolf ezagutu zituen, azken honek bere lehen eleberria goratu zuen.[4]

Virginia Water (1929) bere lehen eleberri hori Victor Gollancz Ltd argitaletxera bidali zuen eta lehen lana zuela ikusi zutenean, hiru liburu idazteko kontratua egin zioten.[5]

1934an Harriet eleberria argitaratu zuen (Valancourt Books argitaletxeak 2015an berragitaratua eta Persephone Booksek ere bai), benetako hilketa baten fikziozko kontaketa da (Harriet Staunton emakumearena, bere senideek gosez hil zutena, herentzia kentzeko) [8] eta Femina saria irabazi zuen.[4] Sariketa hartara ere aurkeztu ziren Evelyn Waugh A Handful of Dust lanarekin eta Antonia White Frost in May.

The Tortoise and the Hare (1954) da Elizabeth Jenkinsen eleberri arrakastatsuena. John Betjemanek bere kritikan esan zuen, bere ustez, ez zegoela esaldi bakarra lekuz kanpo.[9] Kanpoko itxurak itxura, arazoak dituen ezkontide batzuen istorioa da. Hilary Mantelek goratu zuen The Sunday Times egunkarian, azalduz, nola Jenkinsek emakumeen pensatmenduaz eta bizimodua antolatzeko moduaz asko zekiela.[3]

1972ko Dr. Gully's Story bere eleberrian,[10] Elizabeth Jenkins beraren gogokoena zena, XIX. mendeko James Manby Gully medikuaren historia kontatu zuen, bere maitalearen senarraren pozoinketa tarteko.[7]

Biografia lanak

Elizabeth Jenkinsek argitaratutako lehen biografiak izan ziren Lady Caroline Lambena 1932an eta Jane Austenena 1938ean. Jane Austen Society elkartearen sorreran izan zen 1940an eta haren Chawtongo etxea erosten lagundu zuen (han idatzi zuen Emma, besteak beste) eta Jane Austen's House Museum museoaren egoitza bihurtu zena gero.[3]

1958an, Elizabeth the Great biografian bere trebetasuna gorenean azaldu zuela esan zuen The New York Times egunkariak, pertsonaien dimentsio psikologikoari ematen zion garrantziarekin (beste egile batzuek ez zutena kontuan hartzen).[3] [4]

Bibliografia: idatzitako lanak

Eleberriak

  • 1929 Virginia Water
  • 1931 The Winters
  • 1933 Portrait of an Actor
  • 1934 Harriet
  • 1935 Doubtful Joy
  • 1936 The Phoenix' Nest
  • 1944 Robert and Helen
  • 1946 Young Enthusiasts
  • 1954 The Tortoise and the Hare (Virago Books argitaletxeak berrargitaratua)
  • 1963 Brightness
  • 1968 Honey
  • 1972 Dr Gully's Story
  • 1992 A Silent Joy

Biografiak

  • 1932 Lady Caroline Lamb
  • 1936 Jane Austen: A Biography
  • 1947 Henry Fielding
  • 1949 Six Criminal Women
  • 1955 Ten Fascinating Women
  • 1958 Elizabeth the Great
  • 1960 Joseph Lister
  • 1961 Elizabeth and Leicester
  • 1978 The Princes in the Tower
  • 1982 The Shadow and the Light

Memoriak

  • 2004 The View from Downshire Hill

Ipuinak

  • 1955 "On No Account, My Love"[11]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Elizabeth Jenkins» The Telegraph 2010-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  2. a b Bowen, Elizabeth (1954-04-14). "An Enchantress in Tweeds" Tatler, 36. or.
  3. a b c d e f g h Grimes, William. (2010-09-08). «Elizabeth Jenkins, Woman of Letters, Dies at 104» The New York Times.
  4. a b c d e Staff. "Elizabeth Jenkins: Elizabeth Jenkins, who died on Sunday aged 104, was a sensitive and perceptive novelist and biographer; having been introduced to the Bloomsbury Group in the 1920s, she soon turned her back on Virginia Woolf, whom she found “appalling”, to achieve success in her own right.", The Daily Telegraph, 6 September 2010. Retrieved 13 September 2010.
  5. a b Jenkins, Elizabeth. The View from Downshire Hill, 108.or.
  6. The London Gazette-n gehigarria (1981-06-12, ostirala), 11. or.
  7. a b (Ingelesez) Beauman, Nicola. (2010-09-07). «Elizabeth Jenkins obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  8. «Harriet by Elizabeth Jenkins» web.archive.org 2012-06-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  9. Betjeman, John (1954-04-15) ‘Studies in Pre-War Adventure and Post-War Gentility’, Daily Telegraph, 8. or.
  10. «Dr. Gully's Story by Elizabeth Jenkins» www.fantasticfiction.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  11. "On No Account, My Love"; in: Cynthia Asquith (ed.) (1955): The Third Ghost Book, Londres: James Barrie.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya