Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Elorri-triska

Elorri-triska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista scorpius

Elorri-triska (Genista scorpius) Fabaceae familiako zuhaixka da. Otearen antzeko landare arantzatsua hau tindagai moduan erabiltzen zuten.[1]

Deskribapena

1-2 m bitarteko zuhaixka da, adar arantzadun sendoz hornitua.

Zurtoinak ilegabeak eta galtzarbeko arantza ugaridunak dira; hauek, sendoak eta luzeak dira, zurtoinarekin angelu oso irekia eratuz. Arantzetatik lore-kimu motz hostotsuak jaiotzen dira. Hosto bakunak ditu: gainaldean ia ilegabeak eta azpialdean iledunak.

Lore horiak ditu, ale gutxiko faszikuluetan antolatzen direnak. Kaliza ilegabea da, ezpainak tamaina berdintsukoak direlarik. 3-7 hazidun leka ilegabe eta luzangak ditu.

Apiriletik ekainera loratzen da.

Ekologia

Sail harritsu eta higatuetan azaltzen da, lurzoru karetsu, margatsu eta igeltsuzkoen gainean. Batez ere karraskal eta ameztien ordezko komunitateetan ageri da.

Banaketa

Mediterraneo-mendebaldeko espeziea da. Euskal Herrian, hegoaldeko habitat ugarietan agertzen da, kasu batzuetan hauetako espezie nagusia izanik. Kantaurialdean ordea, oso gutxitan aurki dezakegu: kostaldeko gune lehor eta eguzkitsu batzuetan.[2]

Erreferentziak

  1. Heywood, V.H. & Ball, P.W.. (1968). Tutin, T.G. et al. ed. Leguminosae. in: Flora Europaea. 2.
  2. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).


Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya