Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Eltziego

Eltziego
 Araba, Euskal Herria
Herrigunearen ikuspegia.

Eltziegoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Elciego
AlkateaJuan Carlos Uribe Rueda
(Zieko Bai)
Posta kodea01340
INE kodea01022
Herritarraeltziegar
Kokapena
Koordenatuak42°30′53″N 2°37′06″W / 42.5148°N 2.6183°W / 42.5148; -2.6183
Map
Azalera16,32 km²
Garaiera477-521 metro
Distantzia46 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria964 (2023)
−7 (2022)
alt_left 503 (%52,2) (%52,1) 502 alt_right
Dentsitatea0,59 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 10,82
Zahartze tasa[1]% 25,77
Ugalkortasun tasa[1]‰ 57,78
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,69 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,16 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 18,07 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.13 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1583
Webguneahttp://www.elciego.es

Eltziego[4] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrillakoa. Gasteiztik 46 bat kilometro hegoaldera dago. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago. Udalak Zieko[5] erabiltzen du webgunean.

Geografia

Ingurune naturala

Erliebe gutxiko eremuan dago Eltziego, Mayor izeneko ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen duela.

Udalerri mugakideak

Historia

Eltziegoko eliza eta herria
Eltziegoko ikuspegia

Herriaren berri zaharrak ditugu, 1067. urtekoak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako agiri batzuetan haren izena jada agertzen baitzen, El Cieko gisa. 1366. urtean, 15 etxe zeudela ziurtatzen zuen Nafarroako erresumak. 1368ko beste agiri batean, aldiz, Ilciego bezala agertzen zen.

Nafarroako Erresumakoa izan zen 1461 arte, ondoren Gaztelakoa. 1571. urtean, 150 etxe zeuden herrian. 1583an, Felipe II.ak hiribildu izendatu zuen, eta Guardiatik emantzipatzea lortu zuen, ordura arte haren menpe egon zen.

1864. urtean, 345 biztanle zituen.

Ekonomia

Eltziego Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Guardia eta Lantziegorekin batera. Azken boladan, ardoaren ekoizpenaz gain, gora doa horren inguruan sortutako turismoa.

Demografia

Eltziegoko biztanleria
Datu-iturria: INE

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Eltziegon»

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eltziegoko alkatea Zieko Bai elkarteko Luis Aldazábal Ruiz de Viñaspre izan zen. Bost zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EE alderdiak bi zinegotzi eta PP alderdiak beste bi.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Zieko Baik zinegotzi bat gehiago lortu zuen, eta PPk bat galdu zuen. Luis Aldazábal berriro hautatu zuten alkate.

Eltziegoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Zieko Bai (ZB)
6 / 9
427 (% 62,98)
5 / 9
336 (% 49,12)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 9
127 (% 18,73)
2 / 9
185 (% 27,05)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
105 (% 15,49)
2 / 9
133 (% 19,44)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Eltziegoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Rafael Cruz Saenz Castro[6][7][8] 1979 1983 Euskadiko Alderdi Sozialista
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] 1983 1987 Euskadiko Alderdi Sozialista
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Fidel Uribe Alonso[6] 1991 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista
Fidel Uribe Alonso[6] 1995 1999 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Rafael Cruz Saenz Castro[6][8] 1999 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Rafael Cruz Saenz Castro[6] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Rafael Cruz Saenz Castro[6] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][9][10] 2011 2015 Zieko Bai
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][9][10] 2015 2019 Zieko Bai
Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre[6][11][9][10][12][13][14] 2019 2022 a Zieko Bai
Juan Carlos Uribe Rueda[6][15][16][17] 2022 2023 Zieko Bai
Juan Carlos Uribe Rueda[17][18] 2023 Jardunean Zieko Bai

a 2022ko Urtarrilean Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre Alkatea zendu zen.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
11 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaCampillarGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaLapuebla de Labarca (markesina)Lapuebla de Labarca (Kale Nagusia)EltziegoMañueta Eskuernaga

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura

Hizkuntza

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia. Hala ere, Eltziegoko euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran euskara berreskuratzeko gertatutako prozesuaren ondorioz, 2011. urterako Eltziegoko populazioaren % 18 elebiduna zen.

Jaiak

  • Otsailaren 5ean San Blas eguna ospatzen da.
  • Uztailaren 2an Santa Isabel ospatzen da, herriak, itxuraz, santa horrekin zerikusirik ez badu ere. Egun horietan Eltziegoko banderari omenaldia egiten zaio.
  • Jai nagusiak, Irailaren 7tik 11ra ospatzen dira, Plazako Andra Mariaren omenez. Ekitaldirik garrantzitsuenetakoa, txupinazoaren egunean egiten den Barrihueloko jaitsiera da, Zeledonek egiten duenaren antzekoa.
  • Azaroaren 30ean San Andres ospatzen da, Eltziegoko elizaren patroiaren eguna.

Ondasun nabarmenak

  • San Andres eliza: Eusko Jaurlaritzak monumentu historiko-artistiko izendatu zuen 1984an, eta kultura ondasun 2002an. Eraikinak aurrekari gotikoak dituen arren, homogeneotasun- eta trinkotasun-itxura handia du.[19]
  • Eltziegoko pikota.[20]
  • Herederos del Marques de Riscal izeneko upategi, spa eta hotela, Frank Gehry kanadar arkitektoak diseinatua. Gutxi gorabehera, 5.000 m2 eraiki ditu. Hotelak luxuzko 43 gela dauzka. Upategia bisita daiteke.

Eltziegar ospetsuak

Herri eta hiri senidetuak

Eltziego ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Eltziego euskal era arautua Euskaltzaindiaren webgunean
  5. www.elciego.es
  6. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  8. a b c d «Sáenz Castro, Rafael Cruz» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Aldazabal, alcalde de Elciego» Gasteiz Hoy 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  10. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Fallece el alcalde de Elciego, Luis Aldazabal» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Fallece de un infarto Luis Aldazabal, alcalde de Eltziego» Naiz 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  13. (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Aldazabal, alcalde de la localidad de Elciego» EITB 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  14. (Gaztelaniaz) «Entregado a su pueblo» El Correo 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  15. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Uribe será elegido el viernes como nuevo alcalde de Elciego» Diario de Noticias de Álava 2022-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  16. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Uribe será el nuevo alcalde de Elciego» El Correo 2022-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  17. a b (Gaztelaniaz) «Amado Martínez de Iturrate gana en Erriberabeitia con Ribera Baja Bizirik» Gasteiz Hoy 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  18. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  19. San Andres elizaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka].
  20. (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).[Betiko hautsitako esteka]
  21. «Navarrete Ladrón de Guevara, Manuel Francisco» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  22. «Merino, Andrés» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
Kembali kehalaman sebelumnya