Elur-kentzeko makina edo elur-kentzekoa bide batetik edo bestelako eremu batetik elurra kentzeko diseinatu edo prestatutako ibilgailua da.
Elur-kentzeko makina zeregin horretarakoxe sortutako ibilgailua izan daiteke, edo elurra kentzearren pala bat edo bestelako sistema bat erantsi dioten kamioia, traktorea nahiz noranahikoa.
Elurra kentzeko bi sistema daude:
Pala batekin elurra alborantz bultzatzea.
Turbina batekin elurra urrutira jaurtitzea. Hainbat metro elur erortzen denean, beste sistemarik ezin da erabili.
Orobat, elur-kentzeko trenak erabiltzen dira trenbidea garbitzeko.
Poloetan, era berean elur-kentzeko makinak behar dira hegazkinak lurreratu ahal izateko. Lehendabizi, hegazkinetik makina jaurtitzen da, jausgailu batekin; horrela, elur-kentzeko makinak lurra prestatzen du, hegazkina lurrera eta airera dadin.
Galeria
Elur-kentzeko txiki bat, Ottawan (Ontario, Kanada)
Espaloiko elur-kentzekoa, Hallowell hirian (Maine, Ameriketako Estatu Batuak)