Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
Emultsioa likido sistema heterogenoa da, elkarren artean disolbaezinak diren bi likido edo gehiagoz osatzen dena. Likido nahastezin bat beste likido batean dispertsatzean datza eta beraz, barne fase bat eta kanpo fase bat izango ditu.
Emultsioaren fase bat urtsua izango da eta bestea oliotsua. Emultsio mota desberdinak lortuko dira barnean eta kanpoan gelditzen diren faseen arabera. Esaterako, olioa uretan dispertsatuz (barne fasea olioa eta kanpo fasea ura) o/w emultsioa lortuko da eta ura oliotan (barne fasea ura eta kanpo fasea olioa) w/o emultsioa. Osagaien proportzioak eragina izango du emultsio bat edo bestea lortzerako orduan, kantitate handieneko osagaiak kanpo fasea eratuko du. Hala ere, emultsio aniztunak ere badaude w/o/w edo o/w/o emultsioak.
Emultsioaren eraketan barne fasea kanpo fasean dispertsatzea lortu behar da, horretarako energia bat aplikatu behar da (beroketa, irabiaketa, sonikatzea). Baina batzuetan hau ez da nahikoa emultsio egonkor bat lortzeko. Kasu horietan emultsionatzailea gehitu behar da.
Emultsio motaren arabera eraketa teoria desberdinak daude.
Bancroft-en teoria. Emultsionatzailea kanpo fasean izango da disolbagarria.
Harkins-en edo falkaren teoria. Emultsionatzailearen zati polar eta apolarrek betetzen duten bolumenean oinarritzen da.
Emultsioen prestaketarako orokorrean dispertsioaren bidezko metodoa erabiltzen da. Horretarako, bi faseak dagozkien emultsionatzailearekin nahastu eta berotu egiten dira. Ondoren, barne fasea kanpo faseari gehitzen zaio pixkanaka eta irabiatuz. Beraz, argi izan behar da aurretik o/w edo w/o emultsioa prestatu nahi den.