Enlil-nirari Asiriako erregea izan zen K.a. 1330 eta K.a. 1319 artean. Ashur-uballit I.aren semea eta oinordekoa izan zen.
Historia sinkronikoaren arabera, Babiloniako errege eta bere iloba zen Kurigalzu II.aren aurka borrokatu zuen, Sugagiko guduan, Tigris ibaiaren ondoan, garaipen eta bi estatuen arteko mugaren zuzentze bat lortuz, lurralde berriak erantsiz.