Eraikuntza ekai erabil daiteke, modu generikoan, eraikuntzan erabili ohi diren era guztietako gaiak izendatzeko. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, ekai hitzak, pluralean, adiera hau dauka: «(pl.) zerbaiten eraketan erabiltzen diren gaiak».[1]Orotariko Euskal Hiztegian adibide ugari agertzen dira, hitzak pluralean hartzen duen adiera horretaz.[2]
Historia
Gizakiak hasiera-hasieratik aldatu nahi izan du ingurunea, bere beharretara egokitzeko. Horregatik, mota guztietako material naturalak erabili izan ditu, eta, denboraren poderioz eta teknologia garatuz, gero eta sofistikazio handiagoko manufaktura prozesuen bidez produktu bihurtu ditu. Prozesatu gabeko gai naturalak (buztina, harea, haitzurdina) lehengaitzat hartzen dira, eta horiekin egindako produktuak (adreilua, beira, lauza), berriz, eraikuntza ekaitzat.[3]
Nolanahi den ere, eraikuntza prozesuetan lehengai asko aurretik tratamendu gutxirekin edo batere gabe erabiltzen dira. Halakoetan, lehengai horiek eraikuntza ekaitzat hartzen dira.[4]
Hori dela eta, material bera zenbait kategoriatan sailkatuta aurki daiteke: adibidez, harea eraikuntza ekai gisa aurki daiteke (harea oinarriak zoladura mota batzuen azpian), beste eraikuntza material batzuk integratuz (morteroak, esaterako), edo beste eraikuntza material bat egiteko lehengai gisa (beira edo beira zuntza).
Gizakiak erabili zituen lehenengo ekaiak buztina, harria eta landare zuntzak (zura edo lastoa) izan ziren. Ekai manufakturatuetan, berriz, ziurrenik buztinezko adreiluak (adobeak) izan ziren lehenak, K.a. 5.000 urteko lehen adobe eraikuntzak ezagutzen baitira.[5] Buztin egosizko lehen adreiluak, berriz, K.a. 4.000. urtekoak dira.[6]Ehunak eta larruak ere aipatu behar dira, bizitoki gisa erabilitako kanpadendetan bilgarriak edo ate eta leiho primitiboak egiteko baliatzen baitziren.[7][8]
Ezaugarriak
Eraikuntza ekaiak kopuru handietan erabiltzen direnez, lehengai ugari eta merkeetatik atera behar dira. Horregatik, gehienetan gai oso eskuragarrietan oinarritu ohi dira, bereziki harea, buztina edo harria.
Gainera, komeni da eraikuntza ekaien manufaktura prozesuetan energia gutxi erabiltzea eta ez landuegiak izatea. Horrela, adibidez beira askoz ere garestiagoa da adreilua baino, nahiz eta biek dituzten harea eta buztina lehengaitzat.
Eraikuntza ekaien ezaugarri orokor bat da iraunkorrak izatea, eraikinak irauteko egiten baitira, definizioz. Erabileraren arabera, gainera, beste baldintza batzuk ere bete beharko dituzte, hala nola gogortasuna, erresistentzia mekanikoa, suarekiko erresistentzia edo garbitzeko erraztasuna.
Oro har, eraikuntzako material bakar batek ere ez ditu behar guztiak aldi berean betetzen: eraikuntzako diziplinak materialak konbinatzen ditu behar horiek asetzeko.
Materialen propietateak
Eraikuntza ekaiak egoki erabili eta konbinatzeko, haien propietateak ezagutu behar dira. Fabrikatzaileek gutxieneko baldintza batzuk bermatu behar dituzte beren produktuetan, zehaztapen orrietan xehatzen direnak. Materialen propietateen artean daude:
Dentsitatea: masaren eta bolumenaren arteko erlazioa.
Herrialde garatuetan, eraikuntzako ekaiak zenbait koderen eta arauren bidez erregulatzen dira, bete behar dituzten ezaugarriak eta aplikazio eremua definituta.
Erregulazio horrek helburua bikoitza du: alde batetik, gutxieneko kalitateestandarrak bermatzea eraikuntzan; eta, bestetik, erabilitako materialen portaera eta ezaugarriak zehatzago ezagutzeko aukera ematea arkitektoei eta ingeniariei.
Eraikuntza ekaiak arautzeko gehien erabiltzen diren nazioarteko estandarrak ISO arauak dira.
Europar Batasunean, eraikuntza ekaien erregelamendu bat orokor bat dago. Batasuneko herrialde guztietan bete beharrekoa.[9]
Nomenklatura
Produktuek erabili aurretik kalitate kontrol batzuk pasatu behar dituztenez, eraikuntzan erabiltzen diren ekai guztiak enpresa batek hornituak izan behar dira. Material ohikoenentzat fabrika eta marka komertzial ugari daudenez, materialaren izen generikoa errespetatu egin behar da (zementua. adreilua. eta abar). Hala ere, fabrikatzaileak merkatuaren zati handi bat duenean, ohikoa da izen generikoaren ordez marka nagusiarena jartzea. Horren adibide izan daitezke fibrozementua (Uralita), kartoi igeltsua (Pladur) edo lurzoru laminatuak (Pergo). Ez da harritzekoa, halaber, produktu jakin batzuk, berariazkoagoak, bakanagoak edo berriagoak izateagatik, fabrikatzaile batek bakarrik ematea. Halakoetan, behar bada ez dago beti izen generikorik materialarentzat, eta, orduan, merkaturatzen den markaren izena jarri ohi zaio. Egoera hori material konposatuetan gertatzen da maiz.[10]
Motak
Fabrikatzeko erabiltzen den lehengaiaren arabera, eraikuntzako materialak zenbait multzotan sailka daitezke.
Beira zelularra, isolatzaile gisa erabiltzen den burbuiladun beira.
Buztina
Buztina kimikoki harearen antzekoa da: silizio dioxidoaz gain, aluminio oxidoa eta ura ditu. Granulometria askoz finagoa du, eta hezea dagoenean trinkotasun plastiko handia. Buztina hautsarekin eta lurzoruaren beraren beste elementu batzuekin nahastuta, lokatza sortzen da. Material hori zenbait modutan erabiltzen da:
Lokatza, in situ trinkotua, buztin horma sortzen du.
Lauza, zeramika esmaltatua, aplikazio ugarikoa, hala nola estaldurak egiteko.
Bentonita izeneko buztin fin-fin batetik, hau lortzen da:
Lohi bentonitikoa. zimenduak egiteko lanetan lurrak eta zangak atxikitzeko erabiltzen den substantzia oso jariakorra.
Harria
Harria zuzenean erabil daiteke tratatu gabe, edo lehengai gisa beste material batzuk sortzeko. Eraikuntzan gehien erabiltzen diren harri motak dira:
Granitoa, gaur egun lurzoruetan (lauza moduan), plaketan eta azulejuetan erabiltzen dena. Harri horretatik egiten da:
Galtzadarria, galtzadak zolatzeko harrizko adreilua.
Haitzurdina, oso preziatua balio estetikoagatik, estalduretan erabiltzen da. Lauza moduan erabili ohi da.
Arbela, teilaren hautabide gisa eraikuntza tradizionalean erabili ohi da. Lurzoruetan ere erabiltzen da.
Uharri biribilduak erabili ohi dira kanpoaldeko zoladurak egiteko eta teilatu lau batzuetan akabera babesle gisa. Horrez gain, hormigoiaren osagaietako bat da.
Harearekin nahasitako zementuak morteroa eratzen du: mota guztietako ekaiak (adreiluak, lauzak eta abar) finkatzeko erabiltzen den orea, baita estaldurarako material gisa ere (emokadura), igeltsua eta karea egokiak ez direnean, hala nola kanpoaldean, edo erresistentzia eta gogortasun handia behar denean.
Hormigoizko bloka, adreilu handi baten tankerakoa, baina hormigoiz egina.
Igeltsua kartoiarekin ere konbinatzen da. gaur egungo eraikuntzan oso hedatua den eraikuntza material bat osatzeko, askotan ontzi estalkiak egiteko ere erabiltzen dena:
Igeltsu plaka, Pladur™ izenekoa, enpresa banatzaile nagusiaren izena.
Harri jatorria duen beste material bat sortzen da basaltoa urtu eta luzatuz:
Artile minerala, estalki edo xafla zurrunetan isolatzaile termiko gisa erabilia.
Metalikoak
Burdina eta aluminioa dira erabilienak. Lehenengoa karbonoarekin aleatzen da, sortzeko:
Altzairua, egituretarako erabiltzen dena, soilik edo hormigoiaz lagundurik, hormigoi armatua egiteko.
Beruna, iturgintza instalazio zaharretan. Legeak kentzera behartzen du, osasunerako kaltegarria baita.
Organikoak
Batez ere zura eta haren deribatuak erabiltzen dira eraikuntza ekai gisa, nahiz eta beste gai organiko batzuk ere erabiltzen diren, hala nola lastoa, banbua, artelazkia, lihoa, ehun elementuak edo animalien larruak.
Linoleoa, lurzoru laminatua, liho olioz eta zurezko edo artelazkizko irinez egina, oihalezko oinarri baten gainean.
Sintetikoak
Batez ere petroliotik eratorritako plastikoak erabiltzen dira eraikuntzan, baita beste gai sintetiko ugariren produktuak ere. Eraikuntzan oso erabiliak dira, aldaezinak direlako, baina, aldi berean, ezaugarri horrengatik ez dira oso ekologikoak, birziklatzen zailak baitira.
Silikona. silizioaren polimeroa, nagusiki zigilatzeko eta iragazgaizteko erabiltzen dena.
Asfaltoa errepideetan, eta xafla eta inprimazio moduan iragazgaizteko.
Jasangarritasuna
2017an. eraikinek eta eraikuntzak batera kontsumitu zuten mundu mailan ekoitzitako energiaren % 36, eta, aldi berean, CO2 jaulkipen % 39ren erantzule izan ziren.[12] Eraikuntza industria soilik kontuan hartuta, kuotak ziren % 6 (energia kontsumoa) eta % 11 (CO2 jaulkipena). Eraikuntzako ekaiak ekoiztean kontsumitzen den energia da eragile nagusia, eraikuntza industriaren kuota globala hainbestekoa izan dadin, batez ere ekoizpenean elektrizitatea erabiltzen delako. Taula honetan erakusten da Estatu Batuetan garrantzitsuak diren eraikuntza ekaien energia grisa:[13]