Erailketa jakinaren gainean egindako legearen aurkako giza hilketa da. Nahimen horren ondorioz, ordenamendu juridiko gehienetan erailketa eta nahi gabeko giza hilketa bereizten dituzte; eta, askotan, bizitza osoko zigorra edo heriotza zigorra dakar erailketak.[1]
Espainiako Erresumako Zigor Kodeko 139. artikuluan honela azaltzen da delitu hau:[2]
«
Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio beste bat hiltzen duenari, erailketaren errudun gisa, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:
1. Maltzurkeria.
2. Prezioa, saria edo hitzematea.
3. Ankerkeriaren bidez ofendituaren mina nahita eta bihotz-gogorrez handitzea.
»
Frantziako Errepublikako Zigor Kodeko 221-1 artikuluan, berriz, honela azaltzen da:[3]
«
Le fait de donner volontairement la mort à autrui constitue un meurtre. Il est puni de trente ans de réclusion criminelle.
[Beste bat nahita hiltzea erailketa da. Hogeita hamar urteko espetxealdi zigorra du.]