Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Erdi Aroko demografia

Erdi Aroko demografia biztanleriaren ikerketa da. Grabatuan Paris VI. mendean.

Erdi Aroko demografia Erdi Aroan zeharreko biztanleriaren gaineko ikerketa da.

Demografia

Pertsonen kopuruak 800tik 1990ra GIECen txostenen arabera, tenperaturarekin lotuta.

Europako populazioa Erdi Aroan horrela estimatu da:[1]

  • 400 - 1000: egonkorra maila baxu batean
  • 1000 - 1250: biztanleriaren hazkundea eta hedapena
  • 1250 - 1350: egonkorra maila altuan
  • 1350 - 1420: gainbehera bortitza
  • 1420 - 1470: egonkorra maila baxu batean
  • 1470. urtetik aurrera: hazkunde geldoa, XVI. mendearen hasieran azeleratuta.
Urtea 1000 1100 1200 1300 1340 1440 1500 1550 1600
Biztanleria (milioietan) 42 48 60 69 65 40 50 65 85

400. urtetik 1000. urtera

Antzinatasunaren amaieran Europako biztanleriaren beherakada nabarmena izan zen. Bere maila baxuena 542. urtean izan zen izurria iritsi zenean (Justinianoren Izurria, Europan izandako azken izurrite handia XIV. mendeko Izurri Beltzaren aurretik). Karlomagnoren garaietan Europako biztanleria osoaren kalkuluak lausoak dira, baina 25 eta 30 milioi artean kalkulatu da, 15 milioi Karolingioen Frantzian. Erdi Aroko asentamenduak basa inguruez isolatutako herrixkak ziren. Herrixka batetik bestera, basa gune zabalak besterik ez zegoen. Erdi Aroan, bakarrik egotea, komunitaterik gabe, heriotza ziurtatuta izatea zen. Ondo populatutako komunitateak uharte gisa zeuden biztanleriaren ikuspuntutik benetako basamortu zabalen erdian.

1000. urtetik 1250. urtera

Europearrek lurralde berriak konkistatu zituzten.

Europarrak naturari lurrak irabazi zizkioten: basoak moztu zituzten, hezeguneak lehortu ziren... Geroago, Goi Erdi Aroan inguru horiek landa-lurrak izango ziren. Aldi berean, kokaguneak Inperio Karolingioaren ohiko eskualdeetatik kanpo sortu ziren, Elba ibaitik harago finkatuz eta, horrela, egungo Alemaniaren tamaina hirukoiztu zen. Iberiar Penintsulan arabiarren aurkako borrokak espazio berriak irekitzen zituzten. Gurutzadek, bestetik, Europa Ekialdeko lurraldetara zabaldu zuten. Mugimendu eta konkista horiek Europako biztanleriaren hedapen eta berrezartze indartu zuten.[2]

Hedapen eta kolonizazio hauek hainbat faktoreen ondorio izan ziren:

  • Klima epelagoa bihurtu zen eta horrek uzta ugariagoren aukera zabaldu zuen.
  • Bikingoen eta hungariarren erasoak jaitsi ziren.
  • Erdi Aroko teknologia garatu zen eta, horri esker, nekazaritza indartu zen ere bai.
  • Elizaren erreformak XI. mendean; horrek egonkortasun soziala handitu zuen
  • Feudalismoaren gorakada, horrek ere gizartearen egonkortasuna bultzatzen zuen. Aitoren semeek lur berriak kolonizatzera bultzatu zituen aldi berean. Lur asko zegoen baina jende gutxi hori lantzeko; beraz, aitoren semeek beren langileak erakartzeko eta mantentzeko modu berriak aurkitu behar izan zituzten.
  • Ekonomia diruarekin lotuz joan zen.
  • Hiriak garatzen hasi ziren. Gune horiek bizitza librearen promesa eskaintzen zuten jaun feudalengandik ihes egiten zutenei.

Beraz, biztanleria handitu egin zen lurralde berrietan hedatuz.

1250.urtetik 1350. urtera

1300. urtean Europa, iritzi batzuen arabera, jendez gainezka zegoen. Ingalaterrak, gutxi gorabehera, 1086an, milioi bat biztanle zituen, urte horretan, aldiz, 5tik eta 7ra milioi artean zituen. 1328ko Frantzia gaur egungoa baino txikiagoa zen geografikoki, baina jada 18tik 20 milioira biztanle zituen, Aro Modernoaren hasiera arte gaindituko ez zuen maila. 1300. urtean Toscanak 2 milioi biztanle zituen eta kopuru hori ez zuen berriro lortuko 1850. urtera arte. Oro har, Europako 70 eta 100 milioi biztanle artean zituen.[3] Egungo Europar Batasuneko 28 estatu kideek, konparazioan, 507 milioi biztanle izan zituzten 2014an. Zifrak, beraz, osoa altuak ziren.

1350.urtetik 1500. urtera

Izurrite Beltzaren biktimak Tournain.

XIV mendearen hasieran, mugak zabaltzeari utzi zitzaion eta barne kolonizazioa murriztu egin zen. Dena dela, biztanleriaren kopuruak oso maila altuetan mantendu ziren. Baina hainbat hondamendik milioika europar suntsitu zituzten: 1315-1317ko gosete handia, Izurri Beltza, Ehun Urteetako Gerra... benetako giza hondamendiak izan ziren.

1348tik 1420ra giza galera handienak eman ziren: Alemanian, biztanleen %40 inguru desagertu zen, Proventzak %50 galdu zuen eta Toscanako eskualde batzuek biztanleen %70 galdu zuten.

Erreferentziak

  1. Michel Peronnet, Le XVIe siècle (1492-1620), Paris, Hachette Supérieur, 2013, 334 or. (ISBN 9782011401755), 4. kapitulu : L'évolution démographique au XVIème siècle
  2. Robert Bartlett, The Making of Europe (ISBN 0-691-03780-9)
  3. Carlo M. Cipolla, ed., The Fontana Economic History of Europe, I. liburuki: The Middle Ages, (Glasgow : Collins/Fontana, 1972), 25-71 or.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya