Eskozia Berria[1] (ingelesez Nova Scotia, frantsesez Nouvelle-Écosse, Eskoziako gaeleraz Alba Nuadh) Kanadako hamar probintzietako bat da. Penintsula Ozeano Atlantikoak inguratzen du leku guztietatik, eta istmoan Brunswick Berriarekin bat egiten du. Urak banatzen du Eduardo Printzearen Uhartetik iparraldean eta Ternua eta Labradorretik ipar-ekialdean.
53.338 km2-ko azalera du eta 2006an, 934.405 biztanle zituen (16.94 bizt./km2). Hiriburua eta hiri nagusia Halifax da (359.111 biztanle). Cape Breton bigarren hiri handiena da (105.968) eta bertan badira gaelikozko hainbat hiztun.