Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Esperanto

Esperanto
Esperanto
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMundu osoan
Hiztunak100.000 eta 2 milioi artean (gehienek bigarren hizkuntzatzat dute) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru
OfizialtasunaEz da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuek ofizialtzat dute
AraugileaAkademio de Esperanto
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza eraikia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza isolatzailea eta subjektu aditza objektua
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Modu gramatikalakinfinitiboa, baldintzazko modua eta volitive (en) Itzuli
Kasu gramatikalakakusatiboa eta nominatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
SortzaileaL. L. Zamenhof
AurrekariaProto-Esperanto (en) Itzuli
Sorrera-testuaUnua Libro (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1eo
ISO 639-2epo
ISO 639-3epo
Ethnologueepo
Glottologespe1235
Wikipediaeo
Linguasphere51-AAB-da
Linguist Listepo
IETFeo

Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.

Ludwi Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an Lingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena, "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.

Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.

Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.

Esperantoa ikasteko arrazoiak

  • Esperantoa oso erabilgarria da komunikazio neutralerako, eta ez du hizkuntza naturalik ordezten. Bestela esanda, ez du etnia, hizkuntza edo kultura jakin baten alde egiten; aitzitik, hizkuntza eta etnia berekoak ez diren gizabanakoen arteko komunikabide neutrala da. Eskubide berdintasuna, tolerantzia eta benetako internazionalismoa bultzatzen ditu. Hori ederki nabari da esperantozko hitzaldietan, liburuetan, aldizkarietan, musikan eta Interneteko edukietan, bai eta familia bizitzan ere.
  • Harremanetarako tresna da, bereziki gazteentzat: atzerriko etxeetan gonbidatu gisa egonaldiak eginez, zuzeneko harremana egin daiteke hango kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatu, hainbat gaitako mintegietan jakintza eskuratu, atzerriko hizkuntzekin harremanetan jarri, haiei buruz gehiago ikasi...
  • Esperantoa oso era ona da kanpo hizkuntzak ikasten hasteko. Beste ezein hizkuntzatatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira: ez du konjugaziorik eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik. Hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikaste aldera emateko lehen pausua izan liteke. Izan ere, hizkuntza propedeutikoa da, hots, esperantoa ikasita, gero errazago ikasten da beste edozein hizkuntza. Halaxe erakutsi dute Zeelanda Berrian,[1] Ameriketako Estatu Batuetan,[2][3][4] Alemanian,[5] Italian[6] eta Australian[7] egin diren ikerketek.

Historia

Lingvo Internacia liburua.
Aitor Arana: Euskara-Esperantoa Esperantoa-Euskara hiztegia.

Kronologia

Esperantoa Euskal Herrian

XX. mendearen hasieran sortu ziren lehen elkarte esperantistak Euskal Herrian. 1905ean Sestaon "Fido, scienco kaj tradicio" taldea, eta hurrengo urtean Bilbon, Portugaleten eta Donostian; eta 1910ean Iruñean. 1909an Bilbon “Nova Sento” izeneko aldizkaria hasi ziren argitaratzen[8].

1935ean Teodoro Elizondok Esperanto-Slosilo ikasliburua euskaratu zuen mendebaldeko euskalkian (izenburua Esperantoa Giltza zuen). Ikasmaterial horretan, hiztegiaz gain, esperantoaren hamasei oinarrizko arauak eta egoki ahoskatzeko aholkuak biltzen dira. Aitor Aranak Esperantoa ikasgai argitaratu zuen arte (1990), hura izan zen euskarazko azalpen gida bakarra. Aranak are lan mardulagoa argitaratu zuen urteen buruan, 2015eko Euskara-Esperantoa-Euskara hiztegia / Eŭska-Esperanta-Eŭska Vortaro hiztegi elebiduna[9].

Euskaratik esperantora itzuli diren lanen artean daude Jon MiranderenHaur besoetakoa” (La Baptofilino), Jose Mari Sarasuak itzulia (Fonto argitaletxea, Brasil, 2001)[8] eta Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak", Aitor Aranak itzulia[9]. Haur literatura ere itzuli du Aranak: bere Klauda kaj la rivera sekreto (Klaudia eta baloien sekretua), Iñaki Zubeldiaren Knabo en Marso (Euskaldun bat Marten) eta Mariasun Landaren Capulo la fantomo (Txan fantasma)[10].

Hizkuntza

Sailkapen linguistikoa

Hizkuntza eraikia denez, esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Haren lexikoa latinotzat har daiteke; aldiz, ikuspegi morfologikoaren arabera, nagusiki aglutinatzailea da, baina maila batean izaera zertxobait Isolatzailea izanda. Fonologia, gramatika, lexikologia eta semantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren; fonema errepertorioari dagokionez, eslaviarra da. Tipologiaren aldetik, preposiziodun hizkuntza da, eta perpausen ordena normalean subjektua, aditza + objektua da eta izen sintagmena, adjektiboa + izena da. Hala ere, teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten duten morfemei esker, edozein ordena posible da. Aurrizkien eta atzizkien erabilera zabal-zabalak hitz berriak sortzea ahalbidetzen du.

Fonetika

Esperantoak 5 bokal eta 23 kontsonante ditu (horietako bi erdibokalak dira). Ez dauka tonurik. Azentua ez da idazten, eta beti azkenaurreko silaban jartzen da. Bokal bakoitzak silaba bat adierazten du, ŭ letraz egindako diptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].

Kontsonanteak

Kontsonanteak
Ezpainbikaria Ezpain-horzkaria Hobikaria Hobi-atzekoa Sabaikaria Belarra Glotala
Herskaria p eta b t eta d k eta g
Sudurkaria m n
Dardarkaria ɾ
Igurzkaria f eta v s eta z ʃ eta ʒ x h
Afrikaria ʦ ʧ eta ʤ
Albokaria l
Hurbilkaria j


Bokalak

Aurrekoa Atzekoa
Itxia i u
Ertaina e o
Irekia a

Esperantoak euskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten, eta ez dago bokal sudurkaririk.

Sei beheranzko diptongo daude: uj, oj, ej, aj, eta . Izan ere, j letra euskara batuko j bezala ahoskatzen da (jadanik hitzean bezala), eta ŭ letra ere kontsonantea da.

Ortografia

Alfabetoak 28 letra ditu: latindar alfabetoaren bertsio bat da, zeinu diakritikook dituena: ĉ, ĝ, ĥ, ĵ, ŝ eta ŭ. Aldiz, q, w, x eta y letrak ez daude:

a b c ĉ d e f g ĝ h ĥ i j ĵ k l m n o p r s ŝ t u ŭ v z

c eta zeinu diakritikozko letrak alde batera utzita, beste guztiak nazioarteko alfabeto fonetikoko euren baliokideen antzera ahoskatzen dira:

Letra Ahoskera
c ʦ (euskal tz)
ĉ ʧ (euskal tx)
ĝ ʤ (ingelesezko j, John hitzean)
ĥ x (gipuzkerazko j, jan hitzean)
ĵ ʒ (zubererazko j, jin hitzean)
ŝ ʃ (euskal x)
ŭ
(aŭ, eŭ)
(euskal u, hau eta euskara hitzetan)

Hiztegia

Hiztegia hizkuntza askotatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira —adibidez, japonieratik—, nazioartekoak direlako; baina ele gehienak hizkuntza erromantzeetatik —gehienbat latinetik eta frantsesetik—, alemanetik eta ingelesetik datoz.

Erreferentziak

  1. Txostena: Enciklopedio de Esperanto entziklopediako artikulua (I. liburukia, 436. orrialdea), esperantoaren balio pedagogikoari buruzkoa.
  2. Txostena: Christian Rudmick, The Wellesley College Danish-Esperanto experiment.
  3. Txostena: Edward Thorndike, Language Learning. Bureau of Publications of Teachers College, 1933. Interlingua.org
  4. Helen S. Eaton, "The Educational Value of an Artificial Language." The Modern Language Journal, 12. zenbakia, 87-94. orrialdeak (1927). Blackwellpublishing.com
  5. "Laborkonferencoj: Interlingvistiko en Scienco kaj Klerigo" izenburuarekin Paderborn hirian urtero azaroan egiten diren bileretako protokoloak (lan biltzarra: Interlinguistics in Science and Education). Paderborn hiriko Pedagogia Zibernetikoko Erakundearengandik eskura daitezke.
  6. Ikerlana. (Esperanto izenarekin ezaguna den) Nazioarteko Hizkuntzaren Batzordea, Ministerio arteko Dekretua, 1993ko apirilaren 29koa / urriaren 5ekoa, Italiako Irakazkuntza Publikoko Ministerioa.
  7. Ikerlana. Monash Unibertsitateko EKPAROLI proiektuaren orri nagusia.
  8. a b «Esperantoaren historia Hego Euskal Herrian - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  9. a b Badiola, Ander Gartzia. ««Esperantoak babesa ematen die hizkuntza txikiei»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  10. Arrizurieta, Irene. «Euskaratik esperantora» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Read other articles:

ヘプ - フラニツェ・ヴ・チェハーフ線 基本情報現況 部分営業中国 チェコ所在地 カルロヴィ・ヴァリ州起点 ヘプ駅終点 フラニチェ・ヴ・チェハーフ駅駅数 12駅路線番号 148開業 1865年11月1日全通 1906年9月18日所有者 チェコ鉄道運営者 チェコ鉄道管理公団路線諸元路線距離 43.2 km軌間 1435 mm (標準軌)線路数 単線、複線複線区間 ヘプ - フランティスコヴィー・ラーズニェ電化

 

Maria Edgeworth Född1 januari 1768[1]OxfordshireDöd22 maj 1849[2][3][4] (81 år)Edgeworthstown[1], IrlandAndra namnEliza Edgeworth[5]Medborgare iFörenade kungariket Storbritannien och Irland[6][7]SysselsättningEssäist[7], barnboksförfattare[6], författare[8]FöräldrarRichard Lovell Edgeworth[9]Anna Maria Edgeworth[9]NamnteckningRedigera Wikidata Maria Edgeworth, född 1 januari 1767 i Black Bourton, Oxfordshire, England, död 22 maj 1849 i Edgeworthstown, County Longfor...

 

Leopold IKaisar Romawi Suci;Raja JermanBerkuasa18 Juli 1658 – 5 Mei 1705Penobatan1 Agustus 1658, FrankfurtPendahuluFerdinand IIIPenerusJoseph IRaja HungariaBerkuasa1655 – 5 Mei 1705Penobatan27 Juni 1655, PressburgPendahuluFerdinand IVPenerusJoseph IRaja BohemiaBerkuasa1656 – 5 Mei 1705Penobatan14 September 1656, PraguePendahuluFerdinand IVPenerusJoseph IRaja Kroasia;Adipati Utama AustriaBerkuasa2 April 1657 – 5 Mei 1705PendahuluFerdinand IIIPenerusJoseph IInformasi pribadiKelahiran9 J...

Soap opera character Hayley SmithHome and Away characterRebecca Cartwright as Hayley (2005)Portrayed byRebecca Cartwright (1998–2005)Ella Scott Lynch (2005)Eliza Wyvill (flashback)Duration1998–2005First appearance28 September 1998Last appearance25 November 2005ClassificationFormer; regularIntroduced byJohn HolmesBook appearancesHome and Away: The Long GoodbyeHome and Away: MaydaySpin-offappearancesHome and Away: Secrets and the City (2002)Home and Away: Hearts Div...

 

Artikel ini sudah memiliki daftar referensi, bacaan terkait, atau pranala luar, tetapi sumbernya belum jelas karena belum menyertakan kutipan pada kalimat. Mohon tingkatkan kualitas artikel ini dengan memasukkan rujukan yang lebih mendetail bila perlu. (Pelajari cara dan kapan saatnya untuk menghapus pesan templat ini) Angkatan Darat ke-16 JepangPasukan Kekaisaran Jepang memasuki JawaAktif5 November 1941 - 15 Agustus 1945 Negara Kekaisaran JepangCabang Tentara Kekaisaran JepangTipe unitInfa...

 

صوفيا مليكيان معلومات شخصية الميلاد 11 فبراير 1978 (45 سنة)  يريفان  الإقامة إسبانيا (1994–)  مواطنة الاتحاد السوفيتي أرمينيا  الحياة العملية المدرسة الأم كلية تشايكوفسكي الثانوية للموسيقى في يريفان  [لغات أخرى]‏المعهد الموسيقي الملكي في مدريد  [لغات أخرى]...

26924 ДжонгарвіВідкриттяВідкривач Рой ТакерМісце відкриття Обсерваторія Ґудрайк-ПіґоттДата відкриття 30 грудня 1996ПозначенняТимчасові позначення 1996 YZ2 1997 WZ21Категорія малої планети Астероїд головного поясуОрбітальні характеристики[1] Епоха 23 травня 2014 (2 456 800,5 JD)Вели

 

Луцій Фурій Камілллат. L. Furius M.f.L.n. CamillusНародився невідомоСтародавній РимПомер після 345 до н. е.невідомоГромадянство Римська республікаДіяльність політик, державний і військовий діячЗнання мов латинаСуспільний стан патрицій[1]Посада консулТермін 349 рік до н. е.Поперед

 

ilustrasi Onikuma yang dibuat oleh seniman Jepang Takehara Shunsen dalam Ehon Hyaku Monogatari (絵本百物語) Onikuma (鬼熊, secara harfiah diterjemahkan sebagai beruang iblis) adalah yōkai dalam cerita rakyat Jepang yang berasal dari Lembah Kiso, Prefektur Nagano. Onikuma memiliki wujud seperti beruang yang berjalan tegak, dan biasanya menyelinap pada malam hari ke desa-desa untuk memangsa hewan ternak. Cerita mengenai Onikuma dijelaskan dalam Ehon Hyaku Monogatari, sebuah kumpulan cer...

Comité interministériel de la merCadreSigle CIMerType Administration publiquePays  Francemodifier - modifier le code - modifier Wikidata Le Comité interministériel de la mer (CIMer) est organisé par le décret n° 95-1232 du 22 novembre 1995. Présidé par le Premier ministre, le comité interministériel de la mer est chargé de délibérer sur la politique du Gouvernement dans le domaine de la mer sous ses divers aspects nationaux et internationaux et de fixer les orientations de ...

 

1995 film by Frank Coraci This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Murdered Innocence – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2023) (Learn how and when to remove this template message) Murdered InnocenceVHS coverDirected byFrank CoraciScreenplay byFred CarpenterFrank CoraciSteven PerosStory byNorman Raf...

 

中华人民共和国扫盲教育是中华人民共和国扫除文盲的工作。1949年中华人民共和国成立时,全国5亿多人口中有超过4亿人口是文盲,文盲率约为80%,其中农村地区的文盲率高达95%以上。[1][2][3][4]1964年,第二次全国人口普查结果显示,全国人口总数达7.23亿,扫盲运动使得中国文盲率(15岁及以上不识字人的比例)下降到了52%,有约1亿人脱盲。[1]...

Contoh bahasa SGML SGML (Standard Generalized Markup Language) adalah bahasa pemrograman markup (markah) yang dipakai untuk sebuah dokumen yang standar. SGML ini merupakan pengembangan dari bahasa GML (Generalized Markup Language) yang dibuat oleh perusahaan IBM pada tahun 1960 (yaitu oleh Charles Goldfarb, Edward Mosher dan Raymond Lorie yang secara kebetulan mempunyai huruf pertama pada nama keluarga mereka membentuk singkatan GML). Contoh syntax dalam bahasa pemrograman ini adalah: <QUO...

 

أمينة أميرة المغرب معلومات شخصية اسم الولادة أمينة بنت محمد الميلاد 10 شعبان 1373 هـ14 أبريل 1954مأنتسيرابي، مدغشقر الوفاة 27 رمضان 1433 هـ16 أغسطس 2012مالرباط، المغرب مكان الدفن الرباط مواطنة المغرب  الديانة مسلمة سنية الأب محمد الخامس الأم للا باهية إخوة وأخوات الحسن الثاني بن مح

 

Battle of Sulla's Second Civil War Battle of FidentiaPart of Sulla's Second Civil WarRoman legionary : 1st century BCDateSeptember, 82 BCLocationFidentia, Roman RepublicResult Optimate VictoryBelligerents Optimates PopularesCommanders and leaders Marcus Terentius Varro Lucullus Lucius QuinciusStrength 10,000 Legionaries[1] 25,000 Legionaries[1]Casualties and losses Low[1] ~18,000 dead[1] vteRoman Republican civil wars 1st Servile 2nd Servile Social Bellum ...

سفارة أذربيجان في الإمارات العربية المتحدة أذربيجان الإمارات العربية المتحدة البلد الإمارات العربية المتحدة  تعديل مصدري - تعديل   سفارة أذربيجان في الإمارات العربية المتحدة هي أرفع تمثيل دبلوماسي[1] لدولة أذربيجان لدى الإمارات العربية المتحدة.[2][3] تقع ا...

 

Federated States of Micronesia United Nations membershipMembershipFull memberSince17 September 1991 (17 September 1991)UNSC seatNon-permanentAmbassadorJane J. Chigiyal The Federated States of Micronesia joined the United Nations on September 17, 1991, five years after obtaining its independence from the United States of America.[1][2] Since December 2011, its ambassador to the United Nations has been Jane J. Chigiyal.[3] Although de jure sovereign, the F.S. Micron...

 

United States historic placeWashington County CourthouseU.S. National Register of Historic Places Washington County Courthouse, 2013Show map of MaineShow map of the United StatesLocation85 Court St., Machias, MaineCoordinates44°42′58″N 67°27′36″W / 44.71611°N 67.46000°W / 44.71611; -67.46000Area2 acres (0.81 ha)Built1853 (1853)ArchitectBenjamin S. DeaneArchitectural styleGreek Revival, ItalianateNRHP reference No.76000119[1]...

2010 studio album by Pink LadyINNOVATIONStudio album by Pink LadyReleased1 December 2010 (2010-12-01)GenreJ-popkayōkyokudiscoLanguageJapaneseLabelVictorPink Lady chronology Golden Best(2009) INNOVATION(2010) Pink Lady Singles Premium(2011) INNOVATION (イノベーション, Inobēshon) was released on December 1, 2010, as the comeback album of Japanese duo Pink Lady. Released as a 2-CD set, the album features re-recorded versions of single releases, b-sides and well kn...

 

Municipality in Fribourg, SwitzerlandLa VerrerieMunicipality Coat of armsLocation of La Verrerie La VerrerieShow map of SwitzerlandLa VerrerieShow map of Canton of FribourgCoordinates: 46°37′N 6°55′E / 46.617°N 6.917°E / 46.617; 6.917CountrySwitzerlandCantonFribourgDistrictVeveyseGovernment • MayorSyndicArea[1] • Total13.42 km2 (5.18 sq mi)Elevation915 m (3,002 ft)Population (31 December 2018)[2&...

 
Kembali kehalaman sebelumnya