Fernando Aguilar Camacho (Frailes, 1938ko otsailaren 2a - Torrevieja, 2013ko ekainaren 21a) gipuzkoar atleta izan zen, luzera handiko lasterketetan espezializatua.[1] Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 5.000 metroko lasterketan[2] eta Espainiar estatuan 10.000 metrotan 29 minututuik jeisten lehenengo atleta izan zen. "Aretxabaletako galgoa" ezizena eman zioten.
Biografia
Jaenen jaioa izan arren, hamalau urte zituela, Aretxabaletara etorri eta bere kirol ibilbidea Gipuzkoan egin zuen,[3] hasieran Aretxabaleta Kirol Elkartean eta ondoren Real Sociedad taldean.
1957an egin zuen lehen lasterketa eta 1959an Espainiako gazte mailako txapelduna izan zen 5.000 metrotan eta gazte mailako Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen.[2] Berehala hartu zuten nazioarteko txapelketatan aritzeko eta 1962an Iberoameriakar Jokoetan eta 1963an Mediterranear Jokoetan izan zen. Azken honetan brontzezko domina eskuratu zuen. 1964an Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, 5.000 metrotan eta 10.000 metrotan.[4][2]
1975ean kirolari profesionala izateari utzi zion baina korritzen jarraitu zuen beteranoen mailan. 1978an Donostiako maratoian hartu zuen parte eta laugarrena izan zen.
Txapelketak
Nazioarteko txapelketak
Espainiako txapelketak
- Krosean:
- Txapelduna (2): 1966, 1967
- Bigarrena (1): 1964
- Hirugarrena (2): 1961, 1965
- Pistan:
- 1.500 m (1): 1965
- 5.000 m (2): 1959 (gazte mailan), 1963
- 10.000 m (2): 1963, 1967
Erreferentziak