For Whom the Bell Tolls (euskaraz "Norengatik jotzen du kanpaiak?") gerra film epikoa da, Sam Wood estatubatuar zinemagileak 1943an zuzendu zuena. Ernest Hemingway idazlearen For Whom the Bell Tolls eleberrian oinarritua dago. Gary Cooper, Ingrid Bergman, Katina Paxinou eta Akim Tamiroff izan ziren aktore nagusiak.
Zortzi Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, eta bat irabazi: emakumezko bigarren aktore onenarena (Katina Paxinou).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Robert Jordan (Gary Cooper), ezizenez “ingelesa”, Espainiako Gerra Zibilean errepublikarren alde Lincoln brigadarekin batera borrokan dabilen eta erakusketetan aditua den estatubatuarra da. Gudaroste frankistarentzat berebiziko garrantzia duen zubi bat suntsitzeko ardura eman berri diote. Eginkizun horretan borrokari talde bat izanen du laguntzaile, haien artean Maria (Ingrid Bergman) neska gazte idealista eta xaloa, Pilar (Katina Paxinou) izaera sendoko emakumea eta haren senar Pablo (Akim Tamiroff).
Gerra ekintza horrekin batera, filmeko protagonista nagusiak diren Roberten eta Mariaren arteko maitasun istorioa jazoko da.
Aktoreak
Kredituetan agertzen ez diren beste aktore batzuk :
Iruditegia
Kanpo estekak