Francisco Enrique Camps Ortiz (Valentzia, 1962ko abuztuaren 28a) Valentziako Erkidegoko Alderdi Popularreko politikaria da. Valentziako Generalitateko 4. presidentea izan zen. Karguan 2003tik 2011ra egon zen, Gorteetan PPek gehiengo absolutua lortu baitzuen bi aldiz.
Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
2009an ustelkeria politikoaren aurkako polizia operazio batean, Gürtel delakoan, ustezko 12.000 euroko opariak jasotzea egotzi zion Baltasar Garzón epaileak.[1] Azkenean, kasua era heldu zen eta beraren aurkako leporaketak artxibatuak izan ziren.[2]
2010eko maiatzean, Espainiako Auzitegi Gorenaren epai batek Valentziako Erkidegoko Auzitegi Gorenari agindu zion berriz ireki zezala Campsen kontrako kasuaren ikerketa, funtzionario eroskeriaren delitu bat egin zela eta, 12.000 eurotan balioztaturiko jantziak onartzeagatik ordezkari publikotzat, ustez Gürtel konplotaren barruan.[3] Azkenik, 2011ko uztailaren 20ean, Valentziako presidente bezala dimititu zuen, presioen ondorioz eta PParen mesederako hurrengo hauteskunde orokorretara begira.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak