Frantzisko Josefen Lurraldea[1] (errusierazЗемля Франца-Иосифа, Zemlya Frantsa-Iosifa) Ozeano Artikoan dagoen uhartedi errusiarra da, Zembla Berritik ipar-mendebaldera eta Svalbardetik ekialdera dagoena. Artxipelago honek 191 uharte hartzen ditu bere barne. Uharte gehienetan ez da inor bizi, base militar eta zientifikoak salbu.