Franz Seraph Lenbach, 1882tik Ritter von Lenbach (Schrobenhausen, 1836ko abenduaren 13a - Munich, 1904ko maiatzaren 6a) alemaniar margolaria izan zen.
Municheko Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta Hermann Anschtzek ikasgai pribatuak eman zizkion. Karl von Pilotyren ikaslea ere izan zen. Ikasketak Erroman, Parisen eta Brusrlasen amaitu ondoren, erretratuak margotzeko enkarguak jasotzen hasi zen.
Noblezia, arte eta industriako pertsona ospetsuen erretratuengatik nabarmendu zen, eta "Malerfürst" (Printze margolaria) deitu zioten. Bi urtez eman zituen eskolak Weimarko Arte Eskolan, baina Italiara joatea erabaki zuen ikasketak zabaltzera. Espainiara eta Egiptora ere bidaiatu zuen.
Iruditegia
-
Adolf von Schack (1875)
-
Leon XIII.a (c. 1885)
-
Charlotte, bigarren emaztea (1897)
-
Titoren garaipen-arkua, Erroma, 1860