Bere errege aukeraketa aurretik, oinordekotzaz Suabiako dukea ere bazen (1147–1152, Frederiko III.a izenez). Hohenstaufen dinastiako Frederiko II.a dukearen semea zen. Bere ama Judith, Henrike IX. Bavariakoaren alaba zen, hortaz Frederiko Bizargorri Alemaniako bi sendi garrantzitsuetatik zetorren, horrek printze hautagai onargarria izateko sobera baldintza ematen zizkiolarik.
Istripua
1190 Ekainaren 10ean, Frederiko I.a Bizargorria enperadorea Saleph ibaian jausi zen[1]. Zer gertatu zen zehazki ez dakigu eta hainbeste eztabaida daude gai honen inguruan. Historialari batzuen arabera bihotzekoa izan zuen. Frederikoren gizon batzuk ozpinean sartu zuten bere gorputza usteldu ez zedin.
Frederikoren heriotzak izua eta kaosa ekarri zion bere gudarosteari. Hain izan zen horrela non ia gudaroste osoa desegin baitzen. Honen ondorioz, jadanik musulmanen aurkako gurutzadan erdi konkistatuta zegoen Jerusalem kristauen eskuetan ez zen erori. Bakarrik 5.000 gudari heldu ziren Acrera, izatez gudaroste askoz handiagoa zen zati txiki bat. Bizargorriren semea, Henrike VI.a Suabiakoa gelditzen zen gudarostearen zatia Jerusalemera gidatu zuen bertan lurperatzeko intentzioarekin. Hala eta guztiz, ozpinak ez zuen Bizargorriren gorputza deskonposiziotik salbatu eta ondorioz Antiokiako Keparen Elizan lurperatu zuten bere [[haragia, bere hezurrak Tiroko katedralean eta bere bihotza eta barruko organoak Tarsusen.[2]