Lur arraroen multzoko metal xaflakor eta harikor zuri zilarkara eta lustreduna da. Giro-tenperaturan modu hexagonalean kristaltzen da, alfa forma trinkoan, baina 1.234,85 °C-etik (1.508 K) gora berotzen denean egitura kubikoa eta aurpegietan zentratua hartzen du.
Beste lur arraroek ez bezala, egonkor samarra da aire lehorrean. Hala ere, azkar ugertzen da aire hezean eta erraz askatzen den oxidoa eratzen du. Motel erreakzionatzen du urarekin, eta azido diluituetan disolbatzen da.
Gadolinioa supereroale bihurtzen da -272,417 °C-etik (1,083 K) behera. Oso paramagnetikoa da giro-tenperaturan, eta propietate ferromagnetikoak dauzka giro-tenperaturarik behera.