Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Gaua apurtu arte

Gaua apurtu arte
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data1985
GrabazioaDu Manoir estudioa
Léon (Landak)
Iraupena32'01"
DiskoetxeaDiscos Suicidas

Gaua apurtu arte Zarama musika taldearen bigarren diskoa da, 1985. urtean taldeak argitaratutakoa[1][2].

Partaideak

Grabaketa eta abestiak

1984 urtean Indarrez diskoak izandako arrakastak bigarren diska bat grabatzera eraman zuen taldea. Bitartean, 1985 hasieran, Altos Hornos de Vizcaya izenarekin diska bitxi bat grabatu zuten Zaramako kideek Antonio Curiel-ekin batera[3][4]. 5 abesti zituen diska laburra izan zen, bertan abesti batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz zeuden.

Gaua apurtu arte grabatzera Landetan dagoen Léon herriko Du Manoir estudiora joan ziren. Patrick Mathius izan zen teknikaria. Discos Suicidas-ek argitaratu zuen Zaramaren azken diska izan zen. Diskaren liburuxkan taldeak aurreko urtean izandako kontzertuen egunkari albisteak tartekatzen dira abestien hitzen artean. Introan argi erakusten du taldeak zein den diskaren ildoa:

«

KAIXO (Oraindik gaude bizirik)
Kaleak konkistatu
koloretan margotu
moralak subertitu
eta gogor oihu egin
Oraindik gaude bizirik!

Ta espetxeak apurtu
lokalak okupatu
eta zarata atera
"mi bemolik" ez da behar
Oraindik gaude bizirik!

»

Abestiak azkarrak dira eta laburrak, gehienak ez baitira hiru minututara heltzen. Punk-rocketik aldendu gabe hainbat abestitan beste erritmo batzuk ere jorratzen ditu taldeak, hala nola ska (Nahaste Borraste), pop (Latsegi da, Norbait, Txunta ta Txunta), rock and rolla (Ezkerralde II)[5]... Diska honetako abesti ezagunenak Bidea Eratzen, Oianone, Biharamona eta Ezkerralde dira. Latsegi da abestiak drogaren mundua jorratzen du eta taldearen hasierako urteetan partaide izan zen Nekane Alonsori omenaldia egiten dio. Oianone abestia Jon Miranderen testu batean oinarritzen da[6].

Azala

Diskaren azala aurrekoa baino ilunagoa da eta ezinegona sortzen du; Picassoren estiloan marrazturiko abeslari bat ikusten da mikroa eskutan hiriko etxe eta autoekin nahasten. Gabriel Vecino izan zen azalaren egilea[5].

Kantuen zerrenda

  1. Kaixo (Oraindik gaude bizirik) - 1:06
  2. Bidea Eratzen - 3:15
  3. Mertzenariak - 2:15
  4. Nahaste Borraste - 2:56
  5. Latsegi Da -2:25
  6. Norbait - 3:24
  7. Oianone - 2:36
  8. Zilarrezko Oinak - 2:08
  9. Txunta Ta Txunta - 2:44
  10. Euzkadi Fizzioa (Izorra Hadi) - 2:46
  11. Biharamona - 3:03
  12. Ezkerralde - 2:10
  13. Agur BenHur - 1:14

Erreferentziak

  1. Gaua apurtu arte. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  2. Txiribita. (2008-07-06). «ZARAMA - Gaua apurtu arte (1986)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  3. Altos Hornos de Vizcaya. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Biografía de Altos Hornos de Vizcaya - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  5. a b (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Gaua Apurtu Arte» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  6. «Jon Mirande: Poemak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya