Hamdy ohartu zen emakumeek seguru sentiaraziko dien leku bat behar zutela sexu jazarpenasalatu ahal izateko. Horregatik sortu zuen Speak Up 2020an. Enpresa feminista bat da, genero indarkeriaren, sexu jazarpenaren eta bortxaketen erasotzaileak sare sozialen bidez seinalatzen dituena.[2] Hamdyk agerian uzten ditu indarkeria horiek, zinemak horretan duen eragina salatuz;[3][4] emakumeak bultzatzen ditu jazarpenaz hitz egitera, eta laguntza legal eta emozionala ematen die.[5] Ekimenaren leloa da «Emakumeak emakumeei laguntzen» (Girls Support Girls), eta enpresak 250.000 jarraitzaile lortu zituen urtebetean Facebooken eta 97.000 baino gehiago Instagramen.[2] Enpresak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko saria jaso zuen Global Justice Forum-en 2022an.[6]
2021ean, Ekintzailetza eta Berrikuntza Foroaren (Women Innovation & Entrepreneurship Forum) sarian finalista izan zen. 2022an, Women4Africa nazioarteko giza sariaren finalista izan zen,[7] eta BBCko 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan sartu zen.[1]