geoEuskadi, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura, Euskadiko Datu espazialen azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziazko geoataria da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa erraz eta modu eraginkorrean eskuratu eta berrerabiliko dela bermatzea.
Bisorea, datu-deskarga, zerbitzu estandarrak, arau kartografiakoak eta toponimia atalak ditu eta albisteak ematen ditu web-gunearen azalean. Oso interesgarria da, publiko orokorrarentzat, bere ortoargazkien konparatzailea, hainbat urtetako airetiko argazkiak konparatzeko eta EAEK 20. eta 21. mendean izan dituen bilakaera geografikoa ikusteko.[1]
Geobitxikeriak atalean, topografia eta kultur ondarea erlazionatzen dituen mapak ikus daitezke, ahal nola, txondorren kokapenak eta kortenak.
Europako INSPIRE zuzentarauan jasotzen den irizpideari jarraituz sortu zen. 2011ko irailaren 13an Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (Euskadiko DEA) abian jartzeko Jaurlaritzaren Erabakia onetsi zen, sailarteko proiektu gisa. GeoEuskadi proiektuko buru Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza da, Lurralde Informazioko Zerbitzuaren bidez. Proiektu korporatibo horretan ordezkaritza dute Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde guztiek.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak