Giuseppe Mercalli (1850eko maiatzaren 21a - 1914ko martxoaren 19a) italiar bulkanologoa izan zen. Apaiza izendatu zuten eta irakasle izan zen Milango seminarioan, baina bere ideia liberalak zirela eta kanporatua izan zen. Ondoren Italiako gobernuak irakasle izendatu zuen.
150 liburu idatzi zituen sismologiari buruz, euretariko batzuk 28 hizkuntzatara itzuli direnak, baina bere ekarpenik ezagunena Mercalli eskala asmatzea izan zen, lurrikarak neurtzeko gaur egun ere erabiltzen den sistema.
Parafinazko lanpara bat erortzean erreta hil zen, baina garaiko poliziaren arabera erailda izan zen.