Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Hitzarmena Europan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak babesteko nazioarteko hitzarmen bat da. 1950eko azaroaren 4an onartu zuen orduan sortu berria zen Europako Kontseiluak[1], eta 1953ko irailaren 3an sartu zen indarrean. Norbanakoen eskubideak judizialki kontrolatzea ahalbideratzen du.
Aipagai du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuen Batzar Nagusian aldarrikatua. Giza eskubideen gaineko kontrol eraginkorra lortzeko asmoz, hitzarmenak Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zuen.
Eskubideak
Hitzarmenaren lehenbiziko artikuluetan aipatutako eskubideak hauek dira:
- Bizitzeko eskubidea
- Torturaren debekua
- Esklabotza eta lan derrigortuen debekua
- Askatasunerako eskubidea
- Segurtasun pertsonalerako eskubidea
- Epaiketa justu baterako eskubidea
- Bizitza pribatua eta intimitaterako eskubidea
- Pentsamendu, adierazpen eta erlijio askatasunaren eskubidea
- Elkarretaratze askearen eskubidea
- Ezkondu eta familia bat sortzeko eskubidea
- Diskriminazioren debekua
Erreferentziak
Kanpo estekak