Kutsadura handiko erreka da, hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako.
Historia
Lehen, Areetan, Portugalete parean isurtzen zen Ibaizabalera. Hori dela eta, area banku bat osatzen zuen justu Abraren ahoan, itsasontzi handien nabigazioa asko zailduz. Arazoak ekiditeko, XIX. mendean Lamiakoko areatzako lurren jabe zen Maximo Agirrek ibaibidea aldatzeko lanak diruz lagundu zituen. Hortik aurrera, ibaia Ibaizabalera isuri baino lehen, ibai honen paraleloan doa hegoalderantz eta Udondo errekarekin bat egin ostean, Leioa eta Erandio udalerrien arteko mugan isurtzen da Ibaizabalera.