Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Gonzalo Aja

Gonzalo Aja

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Aja Barquín
JaiotzaMatienzo (en) Itzuli1946ko uztailaren 13a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1973-1975
Teka 1976-1977
Karpy 1970-1972
Novostil-Helios (en) Itzuli 1978-1979
 

Gonzalo Aja Barquín (Matienzo (Kantabria), 1946ko uztailaren 13a) txirrindulari espainiar ohia da, profesionala 1970 eta 1979 artean.

Kirol ibilbidea

Amateurretan, «Horno San José» taldean bi denboraldi eman zituen eta hortik Ferrys taldera joan zen, non Palentziako Itzulia irabazi zuen 1967an.

Karpy taldean pasatu zen profesionaletara, non Julio San Emeterio zen Kirol zuzendaria zen eta talde honetan hiru denboraldi eman zituen.

1973an Kas talderekin hiru urteko kontratua sinatu zuen, non bere mailarik onena eman zuen. 1974an Suitzako Itzuliko bi etapa irabazi zituen. Urte horretako Frantziako Tourreko ustekabeetako bat izan zen. Sailkapen orokorreko bigarren sailkatua izan zen zazpi jardunalditan, harik eta Saint Laryn amaitu zen mendiko etapan «eroriko susmagarri bat» izan zen arte (non belgikar txirrindulari batek aldamenetik jo zion), amaitzeko bost egun falta zirenean. Erorikoaren ondorioz, sailkapeneko 5. postura jaitsi zen.

1976an Teka taldearekin fitxatu zen bi denboraldietarako, non Levanteko Itzulia eskuratu zuen

Kirol ibilbideko azken bi urteak, «Novostil-Helios» taldean eman zituen.

Palmaresa

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzulia 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979
Italiako Giroa - - - 19. 33. - UT 16. - -
Frantziako Tourra - - - UT 5. UT - 14. - -
Espainiako Vuelta 30. 19. 4. - - - 14. - 9. 25.

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya