Gottfried, Freiherr van Swieten baroia (Leiden, Herbehereak, 1733ko urriaren 29 – Viena, Austria, 1803ko martxoaren 29) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zerbitzuan zegoen aristokrata zen.
Biografia
Maria Teresa I.a Austriakoa enperatrizaren medikua izan zen Gerard van Swietenen semea zen. Liburutegi garrantzitsua zuen. Gaur egun batez ere gogoratzen zaio musika klasikoaren zenbait maisuekin izan zuen adiskidetasunagatik, besteak beste, Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven. Adiskide bezala asko lagundu zien. Bere liburutegian ere Händel eta Bachen partitura bilduma garrantzitsua zuen; han ezagutu zuen Mozartek Bachen obrak. Gottfried van Swieten Bavariako Illuminatien partaidea zen.
Kanpo estekak