bayra joateko dublin bus 84(kilcoolen hasia), 84x(expresa) eta 184(greystonsen hasia). Dublinera joateko dart trenez(braytik ere pasatzen dira)
Greystones (irlanderazNa Clocha Liatha), Wicklowko konderriaren hiri bat da. Hiri hau Dublin hiriburuaren hegoaldean dago kokaturik, Braytik 8 km-ra eta Dublinetik 27 kilometrotara. Hiri honek 15.000 biztanle ditu, halere urtero ingeles ikasleen etorrerarekin batera bere biztanleria bikoiztu egin ohi da.
Greystones izenaren jatorria ingelesezko grey (Grisa) eta stones (Harriak) hitzetan datza. Batuta, "harri grisak" izango litzateke.
Garraiobideak
Autoz: Greystonesera heltzeko N11 (Dublin-Wexford) desbideratu daiteke.
Trenez: Greystonesek tren geltoki du, 1855. urtean zabaldua. DART trenak dira nagusiki geltoki horretan, baina baita ere lanród Éireanenak ere.
Autobusez: Dublin Bus 3 sare ditu Greystonesen, 84, 184 eta 84X. Halaber, aireportuarekin Air Coachen bidez egunero lotzen ditu hainbat bidaiekin.