Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Gunma (prefektura)

Gunma prefetura
群馬県
 Japonia
Ereserkia
Gunma-ken no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-10
HiriburuaMaebashi
governor of Gunma Prefecture (en) ItzuliIchita Yamamoto (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak36°23′N 139°04′E / 36.39°N 139.06°E / 36.39; 139.06
Azalera6,363,16 km²
MugakideakSaitama, Nagano, Niigata, Fukushima eta Tochigi
Punturik altuenaMount Nikkō-Shirane (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.934.920 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKantō
UharteaHonshu
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli eta UTC+09:00
pref.gunma.jp

Gunma prefetura (japonieraz: 群馬県 Gunma-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Maebashi da.

Historia

Aztarna paleolitiko ugari aurkitu dira lurraldean. 1946an, Kasakake herrian, Iwajukun, kultura paleolitiko baten aztarnak aurkitu ziren, Japonian aurkitu diren lehenengoak.

Antzina, gaur egun Gunma prefeturaren lurraldea Kozuke probintzia izan zen.

Lehenengo zeta-fabrika modernoak Annakan eraiki ziren 1870eko hamarkadan, italiarren eta frantsesen laguntzaz.

Geografia

Kantō lautadako ipar-mendebaldeko muturrean dago. Prefeturak ez du kostalderik, eta aski menditsua da, erdialdean eta hego-ekialdean izan ezik, biztanle gehienak bizi diren partean, hain zuzen. Iparraldean Niigata eta Fukushima prefeturak ditu mugakide, eta Tochigi ekialdean. Mendebaldean, Nagano, eta, hegoaldean, Saitama.

Prefeturako ibai nagusiak Tone, Agatsuma eta Karasu dira.

Banaketa administratiboa

Hiriak

  • Gunma prefeturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefeturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
  1. Takasaki (375.342 biztanle)
  2. Maebashi (hiriburua, 344.871 bizt.)
  3. Ōta (219.789 bizt.)
  4. Isesaki (211.021 bizt.)
  5. Kiryū (124.077 bizt.)
  • Hiri guztiak:
Gunma prefeturako mapa

Herriak

Higashiagatsuma
Kusatsu
Naganohara
Nakanojō
Takayama
Tsumagoi
Kanra
Nanmoku
Shimonita
Shintō
Yoshioka
Chiyoda
Itakura
Meiwa
Ōizumi
Ōra
Tamamura
Kanna
Ueno
Katashina
Kawaba
Minakami
Shōwa

Ekonomia

Gunmako industria modernoen artean aipatzekoak dira garraio-ekipamenduaren eta ekipo elektrikoen industriak; gehienak Maebashi hiriburuan daude, bai eta Tokiotik gertuen dagoen eskualdean ere, ekialdean. Ōta hiriari industriak eman dio ospea, bertan baitago Subaru automobil-industria. Industria tradizional nagusia zeta-harren haztegiak dira.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya