Gustavo Díaz Ordaz Bolaños (Puebla, Mexiko, 1911ko martxoaren 12a - Mexiko Hiria, 1979ko uztailaren 15a) Mexikoko politikaria izan zen.
Biografia
Ruiz Cortinesekin, Gobernazio Ministerioko ofizial nagusia izan zen 1952tik 1958ra. Ministroa izan zen Lopez Mateosekin (1958-1964), eta Errepublikako lehendakaritza lortu zuen 1964an, lau urterako.
Bere agintaldian, iskanbila latzak gertatu ziren, larrienak 1968koak, Olinpiar Jokoak ospatu zirenean. Istiluetan, ehun bat ikaslek galdu zuen bizia.
Erreferentziak
Kanpo estekak