Helensburgh 1776an sortu zen Sir James Colquhoun-ek Ardencaple gazteluan bainu termalak eraiki zituenean. Bainu horien inguruan zerbitzuak emango zituen herri oso bat eratuz joan zen. Edinburgheko Hiri Berriaren estilora planifikatu zuen eta bere emazte Helen-en izena eman zion. Greenock-ekin lotuko zuen ferry zerbitzua abiatzerakoan Helesburgh aisialdirako herri ezaguna bihurtu zen Glasgowko ontziola jabeen eta tabako merkatari aberatsentzat.
1808an Henry Bell-ek erosi zituen bainuak eta hotela eta lurrun ontziak ekarri zituen turismoari begira. 1858an trena iritsi zen eta hainbeste handitzen ari zenez 1894an bigarren tren geltokia ere eraiki behar izan zen. 1903an Charles Rennie Mackintosh arkitektoak Hill House (Muinoko etxea) eraiki zuen.
1975 arte Dunbartonshire eskualdean egon zen baina 1996ko berrantolaketan Argyll eta Bute eskualdean sartu zuten. Gaur egun Glasgow inguruko lo-hiria bihurtu da.