HelgolandIpar Itsasoko uharte txiki bat da (35 ha), Elba ibaiaren bokalean, Holsteingo itsasertzean. Itsasoak indarrez jotzen baitu, IX. mendetik lurraren lau bosten jan dizkio.
Historia
1714tik 1807ra arte Danimarkako parte izan zen; gero, Britainia Handiaren mende egon zen, harik eta 1890ean Alemaniari Zanzibarren truk eman zion arte. Bi mundu gerren artean, alemaniarrek uhartea gotortu eta itsasoko base nagusi bat ezarri zuten han.