Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVI. mendea, Japonia, MacLeod (Christopher Lambert) herrialde honetara iritsi berri da, bertan Nakano (Mako Iwamatsu) aztia topatzeko asmoz, hark bere ezagutzak irakatsi diezaizkion. Gainera, Kane (Mario Van Peebles) izeneko beste hilezkor bati ere aurre egin beharko dio. Denboran aurreranzko jauzia eginez, 1990eko hamarkadan biak berriz borrokatu beharko dira.