Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Iriberri (1085)
Iriverri (1104)
Yriverri (1268)
Iriueri (1322)
Iriuerri (1366)
Villanueva (1534)
Vliborri (1587)
Yriberri (1591)
Iriberri cabe Leoz (1802)
Iriberri (1956)
Iriberri (1991)
Hiriberri (2005)
Historia
Bertako bizilagunek, Iratxeta eta Uzkitakoekin batera, Aldaiturri mendiaz gozatzeko eskubidea aitortu zioten 1254an. 1268anLeotz-Iriberri izena hartu zuen, eta kahiz eta erdi gari eman zioten. Orbaibarrakoa zen, eta administrazio berezia izan zuen XIX. mendearen lehen erdira arte, jaurerria baitzen. Jaunak parrokiako abadea ere izendatzen zuen. 1847an patronatu hori eta Armagintza Kaporalgo jauregia Tolosako Baitan jaunarenak ziren. 1802 eta 1847an irin-errota bat ere kontsignatu zen.
Oharrak
↑/iɾiβ̞éri/ ahoskatua (laguntza) Azentua: zorrotza hirugarren silaban