Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Imanol Yeregi

Imanol Yeregi
Bizitza
JaiotzaZumaia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Imanol Yeregi (Zumaia, 1995 - ) euskal surflaria da. Euskadiko txapelketak irabazi ditu eta 2018an Europako sailkapenean 5. postuan zegoen[1]. Euskadiko eta Espainiako selekzioetako kidea da.

Biografia

Zumaian jaio zen Imanol eta txikitatik aitarekin hasi zen olatuak hartzen, hasieran herrian bertan eta ondoren Zarautzen. 16-17 urte zituela Quiksilver taldearekin egin zituen aurreneko bidaia luzeak[2]. 2011ean 16 urtez azpiko World Tour Champion-eko proba bat jokatu zuen Australiako Gold Coast aldean[3]. 2015ean Islandian aritu zen olatuak hartzen Hodei Collazo eta Natxo Gonzalez surflariekin batera, -25 °C-tako tenperaturatan[4].

Espainiako eta Euskadiko txapelketa ugari irabazi ditu. 2017an Munduko txapelketan hartu zuen parte eta 2018an munduko QS txapelketa eskuratu zuen Portugalen jokaturiko azken proba irabazita[5]. 2020an bigarren aldiz izan zen espainiako txapelduna Ferrolen jokaturiko txapelketan[6].

2018an surf eskola sortu zuen Zumaian[2].

Palmaresa

  • Espainiako txapelketa (1): 2014[7], 2020[6]
  • Euskal Herriko txapelketa (3): 2013[8], 2016, 2017[9]
  • Euskal zirkuitua (2): 2016[10], 2018[11]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El sueño de Ochoa y Yeregi está en Tokio» El Diario Vasco 2017-06-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. a b (Gaztelaniaz) Imanol Yeregi – Surfing Zumaia. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «El sueño australiano de una joven promesa del surf» El Diario Vasco 2011-02-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Natxo González, Hodei Collazo e Imanol Yeregi en Islandia» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  5. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-04-01). «Imanol Yeregi txapeldun Caparican eta Nadia Erostarbe hirugarren» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  6. a b www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  7. «Espainiako Surf Txapelketa irabazi du Imanol Yeregik - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  8. «Imanol Yeregi Euskaltel Euskal Herriko txapeldun» Urola Kostako Hitza 2013-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Euskal Herriko Txapelketa irabazi du Imanol Yeregik - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  10. «Imanol Yeregik eta Garazi Sanchezek irabazi dute Euskal Surf Zirkuitua» Busturialdeko Hitza 2016-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  11. (Gaztelaniaz) MundakaSurfCamp | Mundaka Surf Camp. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Kembali kehalaman sebelumnya