Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Indar elektroeragile

Indar elektroeragilea (laburtuta i.e.e.) zirkuitu ireki batean potentzial diferentzia edo zirkuitu itxi batean korronte elektrikoa mantentzeko gai den edozein kausa da. Sortzaile elektrikoaren ezaugarri bat da. Definizioz, sortzaile beraren barnean karga elektriko bat polo negatibotik positibora eramateko behar den lana eta kargaren balioaren arteko zatidura da. Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea volta da, eta ikurra (epsilon hizki grekoa) da.

Kasu honetan indar hitzak ez du indar mekanikoa -newtonetan neurtua- adierazten, baizik eta potentzial bat edo karga-unitateko energia -voltetan neurtua-.

Indar elektroeragilea eman dezaketen gailuen hartean pila elektrokimikoak, gailu termoelektrikoak, zelula fotovoltaiko eta fotodiodoak, sorgailu elektrikoak eta transformadoreak daude. Izatez, indar elektroeragilea gainazal batean eremu magnetikoaren gorabeherak dauden egoera guztietan sortzen da.

Definizioa

Karga unitate bat potentzial txiki batetik handiago batetara eramateko lana egin behar du sistemak.

Faraday-Henryren legea

Kirchhoffen 2. legea

Sakontzeko, irakurri: «Kirchhoffen legeak»


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya