Iraultza burgesa burgesiak boterea eskuratzeko abiatutako prozesua da. Monarka absolutuek ez zutela politika, ekonomia eta gizarte-sisteman aldaketa sakonik egingo ohartu zirenean, boterea eskuratu behar zutela pentsatu zuten, aldaketa sakonak egin ahal izateko eta Antzinako Erregimena desagerrarazteko.