Irlandar kafea[1] (ingelesez: Irish coffee) irlandar whiskia, hiru azukre-koxkor eta kafe beltzeko nahasketa duen eta gainazalean 2 zentimetro inguruko esnegain geruzaren gehitzen zaion kafe mota da.
Ideia nagusia Irlandako Foynes Aireportuan (gaur egungo Shannon Aireportuaren aitzindari izango zena) bertara ailegatu berri ziren bidaiariei berotasunean sartu zitezen asmoz zerbitzatzen zitzaien hot toddy izeneko pattarra irudikatzea omen zen.
Batzuen ustez edari hau izan omen zen 1974an Gilbeys of Ireland etxeari Baileys edari ezaguna sortzera bultzarazi ziona, azken edari hau kafea, esnegain krema eta irlandar whiskyaz egina baitago, sarritan "irlandar kafe industrializatua" bezala ere deitua izan delarik.
Erreferentziak
↑Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]