James Louis "J. J." Johnson (Indianapolis (AEB), 1924ko urtarrilaren 22an – 2001eko otsailaren 4a) estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea izan zen. Bop-erantz jo zuen lehen tronbonista izan zen eta hor jarraitu zuen, swing-en ondorengo jazz-ean itzal handia izan zuelarik.
1940ko hamarkadan, jazz modernoan ospea lortu zuten lehenengotako musikaria izan zen, musika klasikoa eta jazz-a fusionatu zituelarik.
Biografia
James Louis Johnson, J.J. Johnson, Indianapolisen jaio zen, AEBetan, 1924ko urtarrilaren 22an.
Johnson Kai Winding tronbonistarekin batera aritu zen boskote batean, bira luzeak eta arrakasta handiko diskoak grabatuz. Bakarlari ere izan zen Johnson eta jazz grabazio klasiko askotan izan zen laguntzaile. Wee Dot, Lament edo Enigma eredu dira jazz munduan.
1970ean pianoa jotzeari utzi zion eta horrela jarraitu zuen hurrengo 17 urteetan, 1980ko hamarkadan itzuli zen arte. 1950eko hamarkadaren erdiaz geroztik, Johnson beti zen hautagai jazz munduan eta titulu ugari irabazi zuen: Down Beat aldizkariak antolatutako Trombonist of the Year, adibidez. 1995ean, Down Beat-en Hall of Fame-n kokatuko zuten.
1967tik 1976 arteko tarte horretan konposizioan aritu zen, hainbat filmentzako musika egin zuelarik: Scarface, Sea of love...[1]
1988an, Quintergy edo Standards era grabatu zituen, zuzenean biak[1].
Johnson-ek 54 urtetako karrera burutu zuen, 1942tik 1996ra arte. 2001ean, osasun arazoak medio, bere buruaz beste egin zuen, tiroz[1].
Erreferentziak