Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jabetza pribatu

Volkswagen enpresa jabetza pribatuaren adibidea da. Fabrika, bere akzionisten jabetza pribatua da, bere funtzionamendutik etekinak ateratzen dituzte.

Jabetza pribatua pertsonek eta enpresek kapitala, lurrak, ondasunak edo beste edozein jabetza eskuratu, kontrolatu, erabili eta oinordetzan uzteko eskubidea da. Jabetza pribatuari kontrajarrita, jabetza publikoa administrazio publikoen esku dauden aktibo ekonomikoak dira. Kontzeptuak aldaketa asko jasan ditu historian zehar.

Marxistek jabetza pribatu eta jabetza pertsonalaren arteko bereizketa egiten dute. Lehena produkzio medioei erreferentzia egiteko litzateke eta bigarrena berriz, kontsumorako eta norbanakoak ekoiztutako ondasunentzako izango litzateke.

Eboluzio historikoa

Jabetza kontzeptua oso zaharra dela uste da. Gizarte primitiboak jabetza eskubide batzuk konpartitzen zituzten, toki jakin batean ehizatzeko edo arrantzatzeko eskubidea, adibidez. Jabetza pertsonal batzuk bazeuden arren, arma edota sukaldeko tresnak kasurako, ohikoa zen jabetza erreala. Lurra ez zen propietate pribatu bezala hartzen hasi Erdi Arora arte. Sistema feudalarekin, lurrak okupatu zitezkeen, baina ez jabetza izan. Propietatearen esanahi modernoago batean, kleroak eta monarkiak zituzten lurrak.

Burgesiaren gorakadaren ondoren, jabetza pribatuaren garrantzia pixkanaka-pixkanaka igotzen joan zen. Historikoki, jabetza pertsonalak ez zuen garrantzirik lurraren jabetzarekin alderatu ezgero. Horregatik, ez zen zegoen propietatearen transmisio eta herentziaren erregulaziorik. Industria Iraultzarekin, nekazaritzaren beherakadarekin eta akzio eta bonoen agerpenarekin, jabetza pertsonalak jabetza errealaren garrantzi berdina hartu zuen. Lurrak erosi eta saldu zitezkeen ondasunak bihurtu ziren.

Jabetza pribatuari kritikak

Jabetza pribatua zalantzan jarria izan da ezkertiar politikan, anarkismo, komunismo eta sozialismoan. Adibidez, teoria sozialistak dioenez, medioen jabetza komuna izan behar da; liberalismo ekonomikoak defendatzen duen pribatizazioaren kontrakoa alegia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya