Jair Messias Bolsonaro (Glicério, Brasil, 1955ekomartxoaren 21a) brasildar militar ohia eta politikaria da. 2018an bere burua presidentetza hauteskundeetara aurkeztu zuen.[1]Brasilgo presidentea izan zen 2019ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era.
Oso politikari polemikoa da, haren eskuin muturreko pentsaera nazionalista eta kontserbadoreagatik[1], 1964ko Brasilgo diktadura militarra defendatzeagatik, ezker politikoari egiten dizkion kritikengatik, torturaren erabilera defendatzeagatik, LGBT kolektiboaren aurkako jarreragatik eta egindako beste adierazpen batzuengatik.