James Abbott McNeill Whistler (Lowell, Massachusetts, 1834ko uztailaren 10a - Londres, 1903ko uztailaren 17a) Estatu Batuetako pintorea eta grabatzailea izan zen. Harena da The Gentle Art of making Enemies (1890, "Etsaiak egiteko arte ederra") saiakera-lana.
Bizitza
West Pointeko Akademia Militarrean sartu zen, baina berehala irten eta pinturari ekin zion. 1855ean Parisera joan eta pinturako ikasketak hasi zituen. Gustave Courbeten eta beste frantses pintoreen eragina jaso zuen. Gaien konposizioak arduratzen zuen, tonuen egokierak eta dotoretasunak.
1879-1880 urteetan Venezian bizi izan zen, eta han akuarela, pastela eta grabatua landu zituen. Londresera itzuli zenean erretratuak egiteari ekin zion buru-belarri. Inpresionismotik gertu ibili zen, eta arte abstraktuaren aitzindaria izan zen.
Obra nagusiak
- Mother of pearl and silver: The Andalusian (1888–1900);
- Soineko zuriko anderea;
- Seymur Haden andrea pianoa jotzen;
- Portzelanazko herriko printzesa;
- Sinfonia zenbaki zuritan.
Erreferentziak
Kanpo estekak