Jan Baptist Van Helmont (Brusela, 1579 - Vilvoorde, 1644), flandriar sendagilea, kimikaria eta filosofoa izan zen. Alkimiaren eta kimikaren arteko zubi gisa hartzen da Van Helmonten lana. Parazeltso suitzar sendagilearen eta alkimistaren jarraitzailea izan zen.
Kimika
Airea osatzen duten gasak bereizten eta «gas» hitza erabiltzen lehena izan zen. Iatrokimikaren oinarriak finkatu zituen, eta 1640. urte aldera, anhidrido karbonikoa aurkitu zuen, berak «basa gasa» deitu zuena. Termometro bat ere egin zuen matraze bateko uraren dilatazioaz baliatuz.
Fisiologia
Elikadura eta digestioa ikertu zituen, eta bera izan zen arazo fisiologiak aztertzeko kimikaren hastapenak erabili zituen lehena. Hil ondoren, 1648an, argitaratu zioten Ortus Medicinae liburuan bildu ziren haren lan osoak.
Lanak
- 1621. De magnetica vulnerum curatione. Disputatio, contra opinionem d. Ioan. Roberti (...) in brevi sua anatome sub censurae specie exaratam. Parisen argitaratua
- 1642. Febrium doctrina inaudita. Anberes
- 1644. Opuscula medica inaudit
- 1648. Ortus medicinae, id est Initia physicae inaudita,
- 1670. Œuvre physique et médecine
Erreferentziak