Jasone Miranda-Bilbao (Bilbo, Bizkaia, 1964) artista eta arte komisarioa da. Argazkian, bideoetan eta eskulturan aritzen da.
Bizitza
Jasone Arrietan, Londresen eta New Delhin bizi eta lan egiten duen artista da. Arte Ederretan lizentziaduna da Winchester School of Art-en (Erresuma Batua, 1994). Halaber, Arte Modernoaren Historia eta Teoria Masterra egin zuen Chelsea College of Art and Design-en (Londres, 1999) eta Fine Arts doktoregoa egin zuen Goldsmiths College-n, University of London (Londres, 2007).[1]
Artista ibilbidea
Bere lana nazioartean erakutsi du, artista-egonaldiak egin ditu eta hezkuntzan parte hartu du, besteak beste. 2014an testuinguruak sortzeko eta itzultzeko helburuarekin Ideas travel faster than light komisariotza-plataforma sortu zuen (www.ideastravelfasterthanligh.com). Bere jardunaren interes nagusia inguratzen duen munduarekin duen harremana sakonago ulertzea da, eta bere ideiekin kontsekuenteak diren eta berak egiten duen guztia barne hartzen duten bizitzeko eta lan egiteko moduak sortzea.[1]
Erakusketak
- 2013an erakusketa bat inauguratuko zuen Barodako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, Indiako Vadodara hirian.[2]Vadodarako egoitza-programa batean parte hartu zuen, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.[2]
- 2023an The ground wants to be sky erakusketa antolatu zuen Arrietan.[3]
- 2024an Untamed objects (Etxekotu gabeko objektuak) izeneko erakusketa jarri zuen (New Delhiko (India) Cervantes Institutuan.[4]
- 2024an Urrea. Zilarra erakusketa antolatu zuen Arrietako elizpean. Euskal Herriko, Indiako eta Erresuma Batuko 32 sortzaileri lanez osatutako erakusketa. Arrietako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuen.[5]
- 2024an Planetary Scale erakusketa kudeatu zuen Londresen [6]
Erreferentziak
Kanpo estekak