Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jesus Maria Zubikarai Badiola

Jesus Maria Zubikarai Badiola
Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1958
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaEibar1980ko otsailaren 2a (21/22 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpatriot (en) Itzuli eta aktibista
Izengoitia(k)Jhisa

Jesus Maria Zubikarai Badiola (Ondarroa, Bizkaia, 1958Aginaga, Eibar, Gipuzkoa, 1980ko otsailaren 2a), Jhisa ezizenez ere ezaguna, ekintzaile abertzalea zen. 22 urte zituenean Ondarroan bahitu eta hilik agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian, bide bazterrean botata. Bederatzi tiro jo zioten, bost gorputzean eta lau buruan. Batallon Vasco Español delakoak hartu zuen bere gain Zubikarairen hilketa. Hil zutenean Euskadiko Ezkerrako kidea zen.

Atxiloketak

Jesus Maria Zubikarai atxilotu eta Basauriko espetxean egon zen 1975ean, ETA (pm) erakundeko kidea izatearen akusaziopean. 1979an berriro atxilotu zuten. Bahitu eta hil zuten egunean, etxean afaldu ondoren lagunekin irten zen kalera, eta neskalagunarekin izan zen goizeko 05:30ak arte. Ordu horretan bere etxera joan zen, bakarrik. Horrez gero ez dago gertatu zenaren berririk. Zubikarairen gorpua bide bazterrean botata agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian. Bost tiro zituen gorputzean eta lau buruan. Inguruan bi kaskilo eta bota gabeko beste bala bi aurkitu zituzten[1]. Aginaga auzoko baserritarrek 06:30-07:00 tartean tiro hotsak entzun zituztela adierazi zuten, Zubikarairen gorpua agertu zen aldean.

Ispasterreko ekintza

Sakontzeko, irakurri: «1980ko Ispasterko atentatua»

Zubikarairen hilketa bezperan Ispasteren ETAk egindako ekintzaren erantzun modura egin zutela pentsatzen da. Izan ere, otsailaren 1ean ETAko komando batek Guardia Zibilaren konboi bati eraso egin zion Ispasterren. Ekintzan 6 guardia zibil eta Goio Olabarria eta Xabier Gorritxategi ETAko kideak hil ziren.

Lehen orduetan, komunikabide batzuek zabaldu zuten Zubikaraik ekintza horretan parte hartu zuela. Beste aldetik, hildako horietako hiru guardia zibil Ondarroako kuartelekoak bide ziren, eta otsailaren 2an, bertako guardia zibil batzuk "hiltzaileak" deika ibili ziren kuartelaren aurretik pasatzen zen jendeari.

Batallon Vasco Español

Deia egunkariari egindako dei batez ezezagun batek esan zuen hilketa Batallon Vasco Españoleko "Jose Maria Arrizabalaga" komandoak egin zuela. Poliziak esan zuen ezezagun batek Gernikako Guardia Zibilaren kuartelera deitu zuela hilketaren berri emateko. Ezezagun honek esandako lekua Eibarren zegoenez, Eibarko kuartelekoak joan ziren eta bertan aurkitu zuten Zubikarairen gorpua.

Egun berean, Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zuen Yolanda Gonzalez Martinen hilketa[2] [3].

Mobilizazio jendetsuak

Mobilizazio jendetsuak egin ziren Ondarroan Zubikarai omendu eta hilketa gaitzesteko. Udalak Batzar Berezia egin zuen, 1500 lagun bertaratu ziren haren hiletetara eta greba orokorra egin zen herrian otsailaren 7an, polizia ugariren probokazioen erdian[4]. Hiletetan, besteren artean, ETA(p-m) erakundearen lore-koroa eraman zuten[5].

Hilketaren egileak

Inoiz ez da judizialki argitu nork hil zuen Jesus Maria Zubikarai.

ETA (pm) erakundeak Mario Gonzalez Blasco bahitu eta hil egin zuen 1980ko abuztuaren 2an. Haren gorpua Zubikarai hilik agertu zen lekuan utzi zuten, Jhisaren argazkia paparrean itsatsia. Abuztuaren 8an egindako erreibindikazioan ETA(p-m)k esan zuen Mario Gonzalez zela Zubikarai hil zutenetako bat, horrela aitortu zuela hil aurretik eta gainerako partaideen izenak ere bazituztela. "Informazio zerbitzu jakin" batekoak zirela esan zuen, eta horien artean Cecilio Paul de la Montaña guardia zibil "torturatzailea" zegoela esan zuten[6].

Hala ere, horretaz aparte ez da bestelako ikerketarik egin eta ETA(pm) erakundeak ere ez zuen kasu honen gaineko bestelako informaziorik inoiz zabaldu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya