James Nathaniel Brown (St. Simons, Georgia, Estatu Batuak, 1936ko otsailaren 17a – Los Angeles, 2023ko maiatzaren 18a), Jim Brown izenez ezagunagoa, estatubatuar futbolari eta aktore profesionala izan zen. Fullback jokatu zuen eta bere ibilbide osoa National Football Leagueko (NFL) Cleveland Browns-ekin eman zuen. Aktore eta ekintzaile sozial gisa ere marka utzi zuen . 2002an, The Sporting News-ek historiako futbolaririk handiena izendatu zuen. [1]
Syracuseko Unibertsitatean lacrosseko jokalari afizionatua izan zen 1954tik 1956ra. Futbol amerikar All-America taldeko kidea izan zen. 1957ko draftaren lehen itzulian hautatu zuen Clevelandek. Cleveland Browns taldearekin egin zituen bederatzi denboraldietan, NFL-ko lasterketako yarda eta yarda konbinatuen errekor guztiak ezarri zituen, 1984ra arte egon zirenak. Kirol jardueratik erretiratu ondoren, zinema aktore bihurtu zen. 1971n NFLren Ospearen Aretoan hautatu zuten.
2010eko azaroaren 4an argitaratutako NFLko Historiako 100 Jokalari Handienen zerrendan, Brown garai guztietako bigarren jokalaririk onena bezala sailkatu zuten, Jerry Riceren atzetik bakarrik. [2]
Bibliografia
- Brown, Jim; Cope, Myron (1964). Off My Chest. Doubleday. (autobiografía)
Erreferentziak
Kanpo estekak